Monthly Archives: maiatza 2012



Barnetegi Ibiltariak 2012

ibiltaria2012-oinez
ibiltaria2012-bizikletaz



Zein ondo pasatzen dugun….

Euskal Herria ezagutzeko eta euskara praktikatzeko modu ederra: Barnetegi ibiltariak (oinez/bizikletaz). Bideo honi esker hobeto ulertuko duzue zertan datzan! Etorri ibiltarira, euskalakari!!
Izena emateko zein informazioa jasotzeko:
630 148 159 edota ibiltaria@aek.org



AEK-ko barnetegi ibiltariak izan dituzte hizpide ‘Arratsaldero’n

Hona hemen iaz egindako elkarrizketaren bideoa



BARNETEGI IBILTARIA OINEZ 2012

Euskal Herria muturretik muturrera.
DSC01145
EKAINAREN 30etik UZTAILAREN 15era
Barnetegi honetan Euskal Herria mendebaldetik ekialderaino oinez zeharkatzea dugu helburu. Ekainaren 30ean Bizkaia aldetik abiatuko gara eta, Gorbeia, Anboto, Aizkorri, Aralar eta bestelako mendigune ederretatik igaro ondoren, uztailaren 14an Nafarroako Hiru Erregeen Mahaiako tontorrera iritsiko gara, Euskal Herriko gailurrera, hain zuzen ere.
Tartean, baso, zelai, mendi, ikuspegi… ederrez gozatzeko aukera izango dugu, betiere euskara bidelagun.

Jardueraren helburuak:

    – 16 egunez euskaraz mintzatzea.
    – Euskal Herria hobeto ezagutzea (herriak, leku bitxiak, ohiturak, hiztunak, euskalkiak…)
    – Mendiz mendi ibiltzea gogoko dugunok opor ederrak pasatzea.

Prezioa:
• 473 euro (Laguntza-furgoneta (guztion trasteak eramateko), lo egiteko lekuak, jatorduak eta ibilbideari buruzko liburuxka eta mapak barne).

Etapak:

• Ekainak 30: Pagomakurre – Gorbeia – Ubidea – Otxandio.
• Uztailak 1: Otxandio – Orixol – Leintz-Gatzaga.
• Uztailak 2: Leintz-Gatzaga – Aumategigaña – Larrea.
• Uztailak 3: Larrea – Urbia – Aizkorri – San Adrian.
• Uztailak 4: San Adrian – Otzaurte – Hirumugeta – Lizarrusti.
• Uztailak 5: Lizarrusti – Hirumugarrieta – Mendihaundi – Beloki – Lekunberri.
• Uztailak 6: Lekunberri – Ireber – Otsola.
• Uztailak 7: Otsola – Belate.
• Uztailak 8: Belate – Saioa – Artesiaga – Sorogain.
• Uztailak 9: Sorogain – Auritz – Garralda.
• Uztailak 10: Garralda – Hiriberri.
• Uztailak 11: Hiriberri – Abodi – Irati.
• Uztailak 12: Irati – Otsogorrigane – Belagua.
• Uztailak 13: Belagua – Hiru Erregeen Mahaia – Linza.
• Uztailak 14: Linza – Txamantxoia – Izaba.
• Uztailak 15: Agurra

Antolaketa:
Egun bakoitzean, batez beste, 20-25 bat kilometro egingo ditugu, gehienak goizean, bidean behar beste geldiune eginda interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Lasai asko ibiliko gara, partaideon erritmoari jarraituz eta, behar izatekotan, furgoneta izango dugu lagungarri. Gainera, etapa askotan bide errazagoak eta laburragoak hartzeko aukera ere egongo da.
Erosoago ibiltzeko pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak eta aulkiak…). Bi irakasle-antolatzaile gidari izango ditugu bidean eta hirugarren batek furgoneta eramango du.
Etapa bakoitzaren ibilbidea eta ikusiko ditugun lekuei buruzko liburuxka banatuko dugu.
Eskolarik ez da egongo, baina gure euskara hobetzeko hainbat ekintza egin ahal izango ditugu:
– Tokian tokiko hiztunekin harremanetan jarri.
– Jarduera kulturalen batean parte hartu: diaporamaren bat ikusi, erakustaldiak, ikastaroak…
– Eta, jakina, irakasleak laguntzeko eta zalantzak argitzeko egongo dira.
Informazio honekin zuen jakin-nahia ase izana espero dugu. Baina zerbait gehiago jakin edota izena eman nahi baduzue, telefono honetara deitu edo ondoko helbide elektronikora idatzi:

Telefonoa: 630 148 159
K. elektronikoa: ibiltaria@aek.org



BARNETEGI IBILTARIA BIZIKLETAZ 2012

ABUZTUAREN 4tik ABUZTUAREN 19ra
P1150285
Barnetegi honetan bizikletaren pedalei ekinez Euskal Herriko leku polit ugari bisitatuko dugu: Bizkaiko Gorbeia aldea, Arabako lautada, Urbasa, Handia, Ultzamako herri ederrak, Erronkari harana, Otsagi, Irati, Aralar… Abuztuaren 4an Urduñatik abiatuko gara eta 16 egun geroago, mendatez mendate 1.000 kilometro inguru egin ondoren, Zarauzko hondartzara iritsiko gara.

Jardueraren helburuak:
• 16 egunez euskaraz bizitzea.
• Euskal Herria hobeto ezagutzea (herriak, leku bitxiak, ohiturak, hiztunak, euskalkiak…).
• Bizikletaz ibiltzea gustuko dugunok opor ederrak pasatzea.

Prezioa:
• 473 euro (Laguntza-furgoneta (guztion trasteak eramateko), lo egiteko lekuak, jatorduak eta ibilbideari buruzko liburuxka eta mapak barne).

Etapak:
1. Abuztuak 4: Urduña-Murgia-Zarate-Ubidea-Otxandio (52 km.)
2. Abuztuak 5: Otxandio-Legutio-Landa-Agurain-Opakua (67 km.)
3. Abuztuak 6: Opakua-Urbasa-Lizarraga mendatea-Lakuntza-Etxarri (64 km.)
4. Abuztuak 7: Etxarri-Uharte Arakil-Irurtzun-Latasa-Larraintzar (55 km.)
5. Abuztuak 8: Larraintzar-Egozkue-Zubiri-Erro-Nagore-Lakabe (59 km.)
*6. Abuztuak 9: Lakabe-Nagore-Auritz-Garralda-Orontz Betelu-Lakabe (55 km.)
7. Abuztuak 10: Lakabe-Agoitz-Urrotz-Ardanaz-Tabarre-Irunberri (50 km.)
8. Abuztuak 11: Irunberri-Nabaskoze-Burgi-Bidangoze-Erronkari-Izaba (58 km.)
9. Abuztuak 12: Izaba-Uztarrotz-Laza-Otsagi-Abaurregaina-Garralda (63 km.)
*10. Abuztuak 13: Garralda-Orbaizeta-Harpea-Garralda (52 km.)
11. Abuztuak 14: Garralda-Orreaga-Donibane Garazi-Baigorri-Urepele (66 km.)
12. Abuztuak 15: Urepele-Esnazu-Artesiaga-Irurita-Doneztebe-Arantza (66 km.)
13. Abuztuak 16: Arantza-Auritz-Saldias- Basaburua-Arrarats (52 km.)
14. Abuztuak 17: Arrarats/Basaburua -Baraibar-Aralar-Lekunberri(67 km.)
15. Abuztuak 18: Lekunberri-Leitza-Andoain-Asteasu-Aia-Zarautz (77 km.)
16. Abuztuak 19: Agurra
*Atseden eguna hartzeko aukera.

Antolaketa:
Batez beste, 65 bat kilometro egingo ditugu, gehienak goizean, bidean behar beste geldiune eginda interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Lasai asko ibiliko gara, partaideon erritmoari jarraituz. Gainera, etapa askotan bide errazago eta laburragoak hartzeko aukera egongo da (eta, behar izatekotan, furgoneta izango dugu lagungarri). Horrez gain, nahi izanez gero, pare bat egunetan atseden hartzea egongo da (asteriskodun egunetan: ikus “etapak”).

Esan bezala, erosoago ibiltzeko pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak eta aulkiak…). Irakasle-antolatzaile bat bidean gidari izango dugu, eta beste bi furgoneta gidatu eta otorduak antolatzeaz arduratuko dira, txandaka; beraz, bizikletan, normalean, irakasle-antolatzaile bi joango dira.

Etapa bakoitzaren ibilbidea eta ikusiko ditugun lekuei buruzko liburuxka banatuko dugu.

Eskolarik ez da egongo, baina gure euskara hobetzeko hainbat ekintza egin ahal izango ditugu:
– Tokian tokiko hiztunekin harremanetan jarri.
– Jarduera kulturalen batean parte hartu: diaporamaren bat ikusi, erakustaldiak, bertso-afaria…
– Eta, jakina, irakasleak laguntzeko eta zalantzak argitzeko egongo dira.
Informazio honekin zuen jakin-nahia ase izana espero dugu. Baina gehiago jakin edota izena eman nahi baduzue, telefono honetara deitu edo ondoko helbide elektronikora idatzi:

Telefonoa: 630 148 159
K. elektronikoa: ibiltaria@aek.org



Barnetegi ibiltariak

Mintzapraktika egin bitartean Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko. Herriz herri euskaraz ibili eta tokian tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutzeko, bizikletaz edo oinez.

Hego Euskal Herrian:
Barnetegi ibiltaria, oinez. Euskal Herrian zehar. 16 egun. 473 €
Ekainaren 30etik uztailaren 15era

Barnetegi ibiltaria, bizikletaz. Euskal Herrian zehar. 16 egun. 473 €
Abuztuaren 4tik 19ra

Ipar Euskal Herrian:
Ibiltaria: Mendian kalakan (mintza praktika) IRATI (B1 mailatik goiti). 8 egun (15 ordu). AEK-ko kartadunentzat: 450 € AEK-ko kide izateko 22 €
Uztailaren 21etik 28ra