Monthly Archives: uztaila 2012



Mila esker!

Oinezko ibiltaria 2012. Areatza – Hiru Erregeen Mahaia. 15 egun. 300 km. Ez da Everesta, baina euskalakarientzako gailur ikaragarria izan da. Emandako pausu bakoitzarekin, euskara sendotuz, guk zapaldutako sustraietatik, Euskal Herriko punttaraino! Gozatu egin dugu, benetan! Mila esker!



eta orain… BIZIKLETAZ!!!!

Oinezko ibiltariari agur esan, eta bizikletazkoari ongi etorria emoteko prest gaude AEK-n. Azkeneko prestaketak, bizikletari olio apur bat bota, kaskoa jantzi… ta ekiteko prest!
Esperientzi ederra biziko duguna… oraindik lekua duzue. Galduko duzue aukera?

Izena emateko: 630 148 159



2012ko ibiltariari, agur!

Oinezko ibiltariak Izabaraino bere azkeneko urratsak eman ditu.
Bizkaiko Areatzan hasi, eta urratsez urrats, honaino ailegatu gara.
15 egun hauetan aske bizi gara, Euskal Herri euskaldun baten, gure erara, beti nahi izango genukeen moduan. Baina -momentuz- ametsa dena, laster bukatu zaigu, eta nork bere herrirako bidea hartu beharko du gaurkoan. Legarda, Derio, Donostia, Baigorri, Basauri, Deustua -ez da Bilbo-, Barakaldo… apur bat euskaldunagoak izango dira hemendik aurrera. Barnetegi ibiltari honetan gauza asko ikasi ditugu, baina denen artean garrantzitsuena: Euskaraz bizi nahi dugu, eta euskaraz bizi daiteke! Lekuak bilatzen, lagunak eta ingurukoak euskalduntzen, lehenengo berba euskaraz egiten! Posiblea da!
Gauza handia egin duzue, Euskalakariok! Lehenengotik azkenekora, pausuz pausu, nor-nori-nork eta ergatibo madarikatuak aldapa eta kaskoekin tartekatuz. Ez da lan makala zeuena izan, ez horixe! Bidea markatzen ziguten marrek jarraituz erraz egin dugu ibilbidea, baina marra hoiek aurrera jarraitzen dute, ez GR bat jarraitzeko, Euskararen bideari jarraitzeko baizik.
Segi markak neska-mutilok, orain galtzeko aukerarik ez duzue eta!
Eta badakizue ikusten duzuen baso horretan, 10 minututan, bidegurutzean….

Mila esker bihotz bihotzez eta zorionak Oriol, Mikel, Lidia, Nathalie, Endika, Asun, Pili, Juanma, Iñaki, Juanan, Aroa, Manu, Esther, Edu, Gorka, Naiara, Victoria, Aitziber, Ane eta Unai. Handiak zarete!!!!!

Zuengatik, gugatik, euskaragatik….
GORA EUSKALAKARIAK!!!!



Euskalakariak Euskal Herriko gailurrean!

Belagoatik atera eta apurka apurka aurrera eginez, ibilbide ikaragarri polita burutu dugu. Gure gailur nagusia, Hiru Erregeen Mahaia gero eta gertuago, eta azkenik… tontorra! Euskal Herriko kaskoan, malkoak, irribarreak, barreak… eta topa eginez ospatu dugu! 300 km oinez, ekinaren ekinez euskaraz bizitzen, aske, euskaldunen artean, ibiltariak eta bidean topatu ditugunak…. danoi mila esker!!!!
IKARAGARRIA IZAN DA! MILA ESKER EUSKALAKARIAK! Ibiltarikook, handiak zarete benetan!! ZORIONAK GUZTIEI!
Muxu asko danori, AEKren partez!!!!!!



Irati Irratian ikasle bati elkarrizketa

Aezkoako bailaran harrera ederra egin ziguten. Paseotxoa, bideak erakutsi, Orreagako gatazkaren inguruan sakondu… eta Mikel, gure euskalakari jatorrari aranako irratian elkarrizketa egin zioten!
Hona hemen berak esandakoak (1:15. minututik aurrera)



UZTAILAK 6

Geletan probatxoa egin dugu ikasleen eboluzioa aztertzeko; lehenengo astea amaitzear dagoenez, euren eboluzioaren nondik norakoak aztertzeko ordua heldu egin da. Bihar Lesakara joango gara eta, joan aurretik, Lesakari buruzko ariketa bat egin dugu herria hobeto ezagutzeko. Taldeka, informazio horma-irudiak prestatu ondoren, azaldu dituzte.

Azalpenen ostean Gastonek eta Justok aurreko eguneko irteeran bildutako hostoen inguruko informazioa eman digute; mila esker, bikotea, asko ikasi dugu eta!

Justo eta Gaston

Arratsaldean, Ikastolen Elkartekoek eskatuta, hitzalditxo bat eskaini diegu udalekuetako haur eta begiraleei. Bost lagun izan gara ikasle eta irakasleon aferen gorabeherak kontatzen.

Ikastolen elkarteko haurrekin

Gora San Fermin!!!



Egun ederrak

Ibiltariak aurrera darrai… Egun batzuk eman ditugu hemen idatzi barik, mendian kobertura barik ibiltzen gara sarri eta. Hau lasaitasuna!

Otsolatik Belatera egin ostean, atzo Sorogaineko aterpea izan zan babesleku. afari ederra, jende ezin jatorragoa, iparraldeko eta hegoaldeko euskalkiak dantzan alde batetik bestera….
Gaur, Garraldako Josu eta Anarekin batera ibilaldi polit bateri ekin diogu. Eta eguraldia ere honako hontan portatu da gurekin… laino artean hasi eta kaskora ailegatzeko, eguzkia….
Orreagako gatazkaren inguruan ibili zaigu Josu, batera eta bestera seinalatuz…. ta arratsaldea barre artean (batzuk behintzat) bukatzeko, abentura parkea!
zeiin txarto bizi garen euskalakariok!



Otsolan arratsalde pasa!

Atzokoa egun lasaia izan zen. Lekunberriko frontoian (eskerrik asko Lekunberriko herriari eta bertako AEKko Bea eta Edurneri!) atsedena hartu -eta pala partiduak jokatu- ostean, Otsolarantza hasi dugu eguna. Egun polita, lasaia, Ireber inguruko mendiak ezagutzen….
Bazkal ordurako, etapa bukatuta geneukan. Atsedena hartzeko eta jolasean aritzeko aprobetxatu dugu arratsaldea. Hitz debekatua eta imintzioka, barreen artean denpora joan zaigu.
Eta Asun ere joan zaigu! Gurekin astebetez ibili ostean, lanera bueltatu behar izan du. Baina gurekin gogoratu da, gu berarekin lez… sorpresak elkar trukatu, muxuak eta besarkadak… eta muxu gehiago eta besarkada gehiago…. AUPA ASUN!.

Berehala somatu dugun falta arintzeko, Ane eta Unai txirrindulariak eta Victoria (igazko ibiltariko partaidea) etorri zaizkigu bisitan! Eta hauek ere sorpresekin! Mila esker danori!
Laburbilduz….. zein ederra izan den eguna!!!!!



Ta laugarrenean, txangoa.

Goizeko eskolak jaso eta egunero bezain ongi bazkalduta txangoa egin dugu gaurkoan. San Juan Zaharrera joan gara.

Aterpeko Xabik lagunduta, ekin diogu geure bideari. Goizeko eguraldia triste samarra izan da, baina oinez hasi bezain pronto ostarteak ireki eta, azkenik, eguraldi ederra izan dugu.

Gauean, aterpeko tabernan “Gazta Zati Bat” dokumentala ikusteko aukera izan dugu.



Aralarko larreetatik…

Eguna gris samar hasi da Lizarrustin, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, eta sirimiri antzekoa izan dugu bidelagun tarte luze batez; lainoak edertu dizkigu Aralar inguruko basoak, kutsu misteriotsua emanez. Borda txukuna topatu dugu hamabietakoa izan behar zena (baina bazkari bihurtu dena) egiteko. Handik aurrera Aralarreko mendilerroan aurrera, Beloki tontorrean argazkia lainopean eta handik behera, behera, behera eta behera, Iribas eta azkenik, helmuga: azkenik Lekunberrira ailegatu gara. Ibilbide luzea bezain ederra gaurkoa!
Gaurko ikasle baten aportazioa: mendian ematen dugun pauso bakoitza izan dadila aurrerapauso bat euskararen bidean. Gogoeta honekin hurrengora arte esango dizuegu.