Monthly Archives: abuztua 2012



Xorroxin Irratira bisita

Xorroxin Irratiko lagunen gonbita aprobetxatuz, bisita egin genien Lesakako estudioetn. Klasean prestatutako irratsaioa grabatu eta irratia barrutik ezagutzeko aukera izan genuen. Julenen gidaritzapean, eta urduritasunak urduritasun, entretenitzeko parada ederra izan genuen. Hona hemen grabazioa entzuteko aukera eta bertan jasotako irudi esanguratsu bat.

http://www.xorroxinirratia.info

Eta Lesakako txangoari jarraipena emanez, IKA-ko barnetegiko lagunekin berriz ere elkartu ginen. Herria ezagutzen lagundu eta afari-merienda ederra prestatu ziguten.

Mila esker hemendik, Xorroxin irratiko, zein IKA-ko barnetegiko lagunei.

AUPA ZUEK!!!!!!!



Txangoa

Ostegunean txangoa! Behingoz klaseak alde batera utzi eta arbela kalera atera genuen! Gure lehenengo geltokia Amaiur izan zen! Bertan, kafetxoa hartu eta gero, egun gazteluaz geratzen diren aztarnak bisitatu genituen, bertan azalpen historiko txiki bat entzun genuen.
Ondoren, Xorroxin ur-jauzira joan ginen bazkaldu eta bainu bat hartzera. Ura izoztuta zegoen!
azkenik, arantzara itzuli baino lehen Elizondon geratu ginen kafetxo bat hartzeko!
Oso txango polita izan zen!

SDC11287

SDC11291



Txirrrindularien iritsiera!

Asteazkeazken arratsaldean Arantzara iritsi ziren eta gu haien zain egon nean, arratsaldeko klasea bukatu eta gero barnetegi ibiltarikoei ongietorria ematera joan ginen! Gure ibiltariak iristerako zain geunden pankartak eskuan genituela. Ongi etorria eman ondoren elkarrekin afaldu genuen eta afalostean abesti bat eskaini genien! Denok elkarrekin abesten aritu ginen kitarra eta guzti! Gero herriko jaiak zirenez, herriko plaza dantzatzera joan ginen eta ondoren gertatutakoa ez dugu zertan kontatu 😉

SDC11284



Lehenengo eguna

Iritsi bezain laster maletak utzi genituen geletan. Gero, jolas oso dibertigarri bat egin genuen denen izenak ikasteko: TUTTI FRUTI (jolasten ez badakizu Enekori galdetu). Jolasa oso ona da alzheimerrik ez edukitzeko! Gero burua izenez josita joan ginen bazkaltzera!

Arratsaldean klasera joan ginen!

SDC11274



Arantzako aterpean kantuan.

Arantzako aterpean afaldu genuen bertako ikasleekin batera, eta sorpresatxo ederra prestatu ziguten! Mila esker!!!!

Ibiltariko bideo gehiago ikusteko, klikatu hemen



Barnetegi Ibiltariak 2012 bukatu dira….


Uztailaren hasieran oinez eta abuztuan bizikletaz ibili gara, gustora asko.
Barnetegi ibiltariak bukatu dira. Orain, norbera bere etxera, bidean ausnarketa eginez batzuk, beste batzuk ordea, lo kuluxka goxoan.

15 egun txirrindula gainean eman ditugu, 950 km inguru Euskal Herrian barna, elkarkidetzan, barre eta algara artean, herriak eta ohitura zaharrak ezagut…
uz, Orreaga eta Amaiur, Opakua eta Lakabe, Arangoiti ikastolatik, Izabako kanpinera, errekatik igerilekura, Aboditik Urbasara… eta euskaratik euskarara!
Euskal Herri euskaldunagoa bihurtu dugula gehiegi esatea litzateke… baina halaxe izan da! Euskaraz elkar ezagutu, eta etxerako bidea hartzera gindoazela, elkarrekin ordu asko pasata, lehenengo eta azkeneko hitza, euskaraz! Eta bitartean, mendatean gora (herri aldapatsua dugu!) eta maldan behera, aditzak galdetuz eta zalantzak argituz, arnasestuka bazan ere!

Ez da lan makala zuena, Euskalakari Txirrindulariok! Aldapekin borrokatu duzue ergatiboarekin beste…. ETA ZUEK GARAILE, batean zein bestean! Zuekin egun hauek ematea guretzako oporraldia izan da… konturatu barik joan zaizkigu egunak eta!
Aupa zuek! Mundialak zarete!

AEK-k eskaini digun aukera hau, ikasle zein antolatzaile, ondo baino hobeto aprobetxatu dugu.

Orain, hurrengo urteko ibilaldia prestatzen hasi beharko dugu, bertan elkar ikusiko dugulakoan!
Eta bene-benetan, kilometro kopurua zehatz-mehats jakinaraziko dizuegu (kar, kar, kar!)

Zaindu zuen buruak, eta ez etsi bizikletarekin,…
ETA ARE GUTXIAGO EUSKARAREKIN. EUTSI!

GORA EUSKARA ETA GORA AEK!

Txisssssspun!!!!!



Izpegitik, Erratzura…



Aralar ingurutik, egün ejerraaaa…. trialara…



Gero eta gutxiago falta da….




Hemen gaude berriro!

Kaixo euskalakariok!
hainbat egunetan gure berririk ez duzue izan… arazo teknikoak, eguraldi kaxkarra, sargoria…. eta oporretan gaudela!
Baina gaur txintxo-txintxo portatu gara eta egun hauetako argazki multzoa dakarkizuegu….
Apurka ibiltaria aurrera doa… egun ederrak (eta beroak!) izan ditugu. Etxarri-Arantzetzik Larraintzarreraino, bertatik Lakaberaino, atseden eguna barne, eta aurrera eginez Irunberriko Arangoiti ikastolan atsedena hartzen egon ginen (eskerrik asko bertako irakasle eta gurasoei, eta batez ere Anari, gure anfitrioi jatorrari!.
Larraninenean afaldu eta gosaldu ostean, Izabaraino egin genuen ibilaldi polita, eta Burgin hartutako baino ederrari esker Izabaraino ailegatu ahal izan ginen. Ta gaur goizean bertatik abiatu, eta Abodi mendilerroa (gora oinezko ibiltariok ere!) zeharkatuz, Garraldara hurbildu gara, Iparraldeko Aldude telebistak bertan eskeintzen zuen hitzaldian egon ahal izan gara, ta orain, kantu-afari ederrean…
Laburbilduz…. zein ongi bizi garen!!!!
eta norbaitek frogaren bat nahi badu….