Monthly Archives: iraila 2012



Uda barnetegiak bukatu dira!

Amaitu dira 2011/12 ikasturteko uda barnetegiak. 2013ko udan berriro iznago duzue gure berri blog honen bidez. Baina, barnetegiak ez dira udarako soilik… neguan ere barnetegiak antolatzen ditu AEK-k Foruan (Bizkaia), Urdaibai Biosfera-Erreserban.

Foruko barnetegia urte osoan dago zabalik eta hilabete osoko ikastaroak eskaintzen ditu.

Neguko barnetegian egun osoan aritzen dira ikasleak euskaraz eta eskola orduak, berez, sei eta erdi dira (guztira 120), goizean eta arratsaldean banatuta (ostiraletan, goizez bakarrik ematen da eskola). Arratsaldekoa bukatuta, aukera ezberdinak dituzte ikasleek: batzuek ikasitakoa sakondu nahi izaten dute eta ikasten jarraitzen dute, beste batzuek nahiago dute kirola egitera irten eta askok eta askok ematen dute izena inguruko berba-lagun taldeetan, hainbat ekintzetan parte hartzeko. Barnetegian bertan ere antolatzen dira ikastaro txikiak eta tailerrak.

Harremanetarako:

Gernikako AEK

Tel. 946 253 596

gernika@aek.org

DATAK:

Hauek dira 2012-2013 ikasturteko negu barnetegien datak:

Urrikoa, urriaren 1etik 26ra (izena emateko azken eguna, irailak 26)

Azarokoa, urriaren 29tik azaroaren 23ra (izena emateko azken eguna, urriak 24)

Abendukoa, azaroaren 26tik abenduaren 21era (izena emateko azken eguna, azaroak 21)

Urtarrilekoa, urtarrilaren 7tik otsailaren 1era (izena emateko azken eguna, abenduak 21)

Otsailekoa, otsailaren 4tik martxoaren 1era (izena emateko azken eguna, urtarrilak 30)

Martxokoa, martxoaren 4tik martxoaren 27ra (izena emateko azken eguna, otsailak 27)

Apirilekoa, apirilaren 8tik maiatzaren 3ra (izena emateko azken eguna, martxoak 27)

Maiatzekoa, maiatzaren 6tik maiatzaren 31ra (izena emateko azken eguna, apirilak 30)

Ekainekoa, ekainaren 3tik 28ra (izena emateko azken eguna, maiatzak 2