Monthly Archives: maiatza 2013



Oinezko Barnetegi Ibiltaria 2013



Oinezko Barnetegia 2013



Euskalduntze barnetegietan izena emateko epea zabalik!!

Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko.

Euskalduntze barnetegia (A2-B1-B2-C1) ARANTZA eta FORUAn (iraila). 14 egun (90 ordu). 486€
Uztailaren 1etik 14ra ( Izena emateko azken eguna: ekainak 20)
Uztailaren 15etik 28ra (Uztailak 4)
Uztailaren 29tik abuztuaren 11ra (Uztailak 18)
Abuztuaren 12tik 25era (Abuztuak 1)
Abuztuaren 26tik irailaren 8ra (Abuztuak 15)
Irailaren 2tik 15era (Abuztuak 22)

EGA/C1 maila egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia FORUAn. 14 egun (90 ordu). 486€
Abuztuaren 19tik irailaren 1era (Izena emateko azken eguna: abuztuak 8)

B1 eta B2 mailak egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia FORUAn. 7 egun (45 ordu). 243€
Abuztuaren 26tik irailaren 1era (Izena emateko azken eguna: abuztuak 15)
Irailaren 2tik 8ra (Abuztuak 22)

Ipar Euskal Herrian

Euskalduntze barnetegia UREPELEn. A1, A2, B1, B2. 12 egun (70 ordu) 610€ / langabetuentzat: 525€ (AEKide ez direnek 22 euro gehiago ordaindu behar dute)
Uztailaren 8tik 19ra (Izena emateko azken eguna: ekainak 28)
Agorrilaren 5etik 16ra (Uztailak 26)

Xiberera ikasteko barnetegia MENDIKOTAn. Maila guztiak. 7 egun (35 ordu) 335€/ langabetuentzat: 290€ (AEKide ez direnek 22 euro gehiago ordaindu behar dute)
Uztailaren 29tik agorrilaren 4ra (Izena emateko azken eguna: uztailak 19)

Izen-emateak/informazio gehiago: 902 36 22 94 // udabarnetegiak@aek.org



Barnetegi ibiltariak 2013 martxan!!!

Aurten ere, eta aurreko urteetako arrakasta ikusita, AEK-k aurtengo udarako BARNETEGI IBILTARIAK (bat oinez eta bestea bizikletaz) prestatu ditu. Hona hemen aurtengo eskaintza:

 

BARNETEGI IBILTARIA BIZIKLETAZ

ABUZTUAREN 3tik ABUZTUAREN 18ra

Izena emateko azken eguna UZTAILAren 23a.

Barnetegi honetan bizikletan igo eta pedalei ekinez Euskal Herriko leku polit ugari bisitatuko ditugu: Bizkaiko Gorbeia aldea, Arabako lautada, Urbasa, Handia, Ultzamako herri ederrak, Erronkari harana, Otsagi, Irati, Aralar… Abuztuaren 3an Urduñatik abiatuko gara eta 16 egun beranduago, eta mendatez mendate 1.000 kilometro inguru egin ondoren, Zarauzko
hondartzara iritsiko gara.

Jardueraren helburuak:

  • 16 egunez euskaraz bizitzea.
  • Euskal Herria hobeto ezagutzea (herriak, leku bitxiak, ohiturak, hiztunak, euskalkiak…).
  • Bizikletaz ibiltzea gustuko dugunok opor ederrak pasatzea.

Prezioa:  498 euro (Laguntza-furgoneta (guztion trasteak eramateko), lo egiteko lekuak, jatorduak eta ibilbideari buruzko liburuxkak eta mapak barne).

Etapak:

  • 1. Abuztuak 3: Urduña-Murgia-Zarate-Ubidea-Otxandio.
  • 2. Abuztuak 4: Otxandio-Legutio-Landa-Agurain-Opakua.
  • 3. Abuztuak 5: Opakua-Urbasa-Lizarraga mendatea-Lakuntza-Etxarri.
  • 4. Abuztuak 6: Etxarri-Handia-Ur-Ederra-Bakedano-Lizarra
  • 5. Abuztuak 7: Lizarra-Tutera.
  • *6. Abuztuak 8: Tutera-Arkedas-Bardeak – Zarrakastelu (GAUEZ)
  • 7. Abuztuak 9: Zarrakastelu-Irunberri.
  • 8. Abuztuak 10: Irunberri-Nabaskoze-Burgi-Bidangoze-Erronkari-Izaba.
  • 9. Abuztuak 11: Izaba-Uztarrotz-Laza-Otsagi-Abaurregaina-Garralda.
  • *10. Abuztuak 12: Garralda-Orbaizeta-Harpea-Garralda.
  • 11. Abuztuak 13: Garralda-Orreaga-Donibane Garazi-Baigorri-Urepele.
  • 12. Abuztuak 14: Urepele-Esnazu-Artesiaga-Irurita-Doneztebe-Arantza.
  • 13. Abuztuak 15: Arantza-Auritz-Saldias- Basaburua-Arrarats.
  • 14. Abuztuak 16: Arrarats/Basaburua -Baraibar-Aralar-Lekunberri.
  • 15. Abuztuak 17: Lekunberri-Leitza-Andoain-Asteasu-Aia-Zarautz.
  • 16. Abuztuak 18: Agurra

*Atseden eguna hartzeko aukera.

Antolaketa:

• Batez beste, 65 bat kilometro egingo ditugu, gehienak goizean, eta bidean behar beste geldiune egingo ditugu interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Ibilbideak lasai asko egingo ditugu, partaideon erritmoari jarraituz. Gainera, etapa askotan bide errazago eta laburragoak hartzeko aukera egongo da (eta, behar izatekotan, furgoneta izango dugu
etaparen bat laburtzeko). Horrez gain, nahi badugu, pare bat egunetan atseden hartu ahal izango dugu (asteriskodun egunetan; ikus “etapak”).
• Esan bezala, erosoago ibiltzeko pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak eta aulkiak…). Irakasle-antolatzaile bat bidean gidari izango dugu, eta beste bi
furgoneta gidatu eta otorduak antolatzeaz arduratuko dira, txandaka; beraz, bizikletan, normalean, irakasle-antolatzaile bi joango dira.
• Etapa bakoitzaren ibilbidea eta ikusiko ditugun lekuei buruzko liburuxka banatuko dugu.
• Eskolarik ez da egongo, baina, hizkuntzarekin lotutako hainbat ekintza egin ahal izango dira:

  • Tokian tokiko hiztunekin harremanetan jarri.
  • Jarduera kulturalen batean parte hartu: diaporamaren bat ikusi, erakustaldiak, bertso-afaria…
  • Eta, jakina, irakasleak laguntzeko eta zalantzak argitzeko egongo dira.

BARNETEGI IBILTARIA OINEZ: Euskal Herria muturretik muturrera

Ekainaren 29etik UZTAILAREN 14era

Izena emateko azken eguna: EKAINAren 21a.

Barnetegi honetan Euskal Herria mendebaldetik ekialdeko muturreraino oinez zeharkatzea dugu helburu. Ekainaren 30ean Bizkaiko Areatza ingurutik abiatuko gara eta, Gorbeia, Anboto, Aizkorri, Aralar eta bestelako mendigune ederretatik igaro ondoren,  Nafarroako Hiru Erregeen Mahaiako tontorrera iritsiko gara, Euskal Herriko gailurrera, hain zuzen ere.

Jardueraren helburuak:

  • 16 egunez euskaraz mintzatzea.
  • Euskal Herria hobeto ezagutzea (herriak, leku bitxiak, ohiturak, hiztunak, euskalkiak…).
  • Mendiz mendi ibiltzea gogoko dugunok opor ederrak pasatzea.

Prezioa:  498 euro (Laguntza-furgoneta (guztion trasteak eramateko), lo egiteko lekuak, jatorduak eta ibilbideari buruzko liburuxkak eta mapak barne

Etapak:

  • Ekainak 29: Pagomakurre – Gorbeia – Ubidea – Otxandio.
  • Ekainak 30: Otxandio – Orixol – Leintz-Gatzaga.
  • Uztailak 1: Leintz-Gatzaga – Leizargarate – Andarto – Eztepasakon .
  • Uztailak 2: Eztepasakon – Arantzazu – Aizkorri – San Adrian.
  • Uztailak 3: San Adrian – Otzaurte – Hirumugeta – Lizarrusti.
  • Uztailak 4: Lizarrusti – Hirumugarrieta – Beloki – Lekunberri .
  • Uztailak 5: Lekunberri – Ireber – Otsola.
  • Uztailak 6: Otsola – Belate.
  • Uztailak 7: Belate – Saioa – Artesiaga – Sorogain.
  • Uztailak 8: Sorogain – Auzperri – Garralda.
  • Uztailak 9: Garralda – Hiriberri
  • Uztailak 10: Hiriberri – Abodi – Irati
  • Uztailak 11: Irati – Otsogorrigane – Belagua
  • Uztailak 12: Belagua – Hiru Erregeen Mahaia – Linza
  • Uztailak 13: Linza – Txamantxoia – Izaba
  • Uztailak 14: Agurra….

Antolaketa:

  • Egun bakoitzean, batez beste, 20-25 bat kilometro egingo ditugu, gehienak goizean, eta bidean behar beste geldiune egingo ditugu interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Ibilbideak lasai asko egingo ditugu, partaideon erritmoari jarraituko diogu, eta, behar izatekotan, furgoneta izango dugu etaparen bat laburtu ahal izateko. Gainera etapa askotan bide errazagoak eta laburragoak egiteko aukera eskainiko da.
  • Erosoago ibiltzeko pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak eta aulkiak…). Irakasle-antolatzaile bi bidean gidari izango dugu eta besteak furgoneta eramango du.
  • Etapa bakoitzaren ibilbidea eta ikusiko diren lekuei buruzko informazioa dakarren liburuxka bana izango dugu.
  • Eskolarik ez da egongo, baina, hizkuntzarekin lortutako hainbat ekintza egin ahal izango dira:

– Tokian tokiko hiztunekin harremanetan jarri.
– Jarduera kulturalen baten parte hartu: diaporama bat ikusi, erakustaldiak, masaje ikastaroa…
– Eta, jakina, irakasleak laguntzeko eta zalantzak argitzeko egongo dira.

Informazio honekin zuen jakin-nahia asetu izana espero dugu. Baina, zerbait gehiago jakin nahi baduzue, edo izena eman, telefono honetara deitu edo ondoko helbide elektronikora idatzi:

Telefonoa: 630 148 159     K. elektronikoa: ibiltaria@aek.org