Monthly Archives: abuztua 2013



Barnetegiak 2013.. txissspun!

Barnetegi ibiltariak 2013 bukatu dira.. edo hasi direla esan genezake. Esperientzia politak bizi izan ditugunak, baina ez, ez da hemen bukatuko sortutakoa… Hemendik aurrera euskaraz elkar ezagutuko dugu hobeto, duda barik. Eta asmo berriak eta proiektu interesanteak sortuko dira ibiltarietan elkartutako jendearekin…. beraz, ibiltariak bukatu baino, hasi direla esan genezake altu!
15 egunetako ibilbideari eutsi diogu, alai, elkar lanean, euskaraz… eta horrela jarraitzeko asmoa dugu.
Elosu, Legarda eta hainbat herri gelditu zaizkigu ezagutzeko, eta bizikletaz zein oinez, babarrunak eta paellak dastatu behar ditugu. Eta nola ez, bilboko jaietan ohikoa dugun hitzordua…. Beraz, laster egongo gara!!!!!

Ah…. gauzatxo bat ahaztu zaigu… korrika 18an gertatu bezala, hau ere  MUNDIALA IZAN DA! beste behin ere, BIBA ZUEK!!!!



Zarrakastelun gaude!

Egunon euskalakariok!

Azkeneko bi egunetan Nafarroako Erriberatik ibili gara. Lizarrako jaietan parranda txiki bat bota ostean, Tuteraraino abiatu ginen. Aurtengo etaparik luzeena izan genuen, eta gure gorputzek nabaritu egin zuten. Arrigarai euskaltegiaren parean, AEKidea dugun Aris genuen zain, Jesuiten ikastetxean lo egiteko lekua berak lotu zigun eta. Mila esker, Aris!

Atzo aldiz, egun berezia izan zen guretzako. Egunez jendea igerilekuetan eta Tutera ikusten eman genuen goiza eta arratsalde erdia. Gero, 18:00etan txirringa hartu eta Bardeak zeharkatu genituen. Ederrak gure Bardeak! Lur gorri eta marroiak nahasten dira inguruko berdearekin. Eta ilunabarrak Bardeetako bihotzean harrapatu gintuen. Gozatu egin genuen momentua…. Gaua gero eta ilunagoa egiten zen bitartean, argiak piztu eta koloretako sugea osatu genuen, ixilean, gaua bereziak merezi zuen bezala….  Eta azkenik, Zarrakastelura gau itxian ailegatzean, zelan ez, herriko festak eta 35 txirrindulari herria zeharkatzen. Etorri garela somatu da herrian, bai!

Gaur, Irunberrira goaz. Urtero egiten dugun geldialdia hauxe ere, bertakoekin ezin gustorago egoten gara  eta.

Gosaria bukatzen ari da, bizikletak prestatzen hasteko momentua…. Gero arte euskalakariok!!!!!

 



Mingaina dantzan, gurpilak bueltaka

Gurpilek bueltaka jarraitzen dute, mingainak askatzen diren einean…

Orain dela lau egun Urduñan (Aupa Laudioko beteranoak ere!) elkartu eta…. zenbat jende! Pozarren hasi ginen aurtengo ibilbide berezi honetan. Badira 14 urte AEK-k bizikletazko ibiltaria antzolatzen dituela. 14 urte eta emaitza gero eta hobea da. Aurten, ikustekoa da zer nolako euskalakari artalde batu garen! Lehenengo asteburuan 45 lagun (Getxoko Egizu Euskara Taldeari mila esker!, eta bereziki Dabideri! :-P) elkartu, eta ze nolako jarioa!!!! Lagun zaharrak agurtu, lagun berriak ezagutu, izenekin nahastu…. eta betiko galdera: Denok gaude? Zenbat gara?!!!!

 

Gaur, Lizarrako jaietan agertu gara, Otxandio, Opakua eta Etxarri-Aranatzen gau bana igaro ostean.

Eta ibiltari honen beste helburu bat bertako hiztunekin harremanak sortzea denez… bagoaz ikastolako txosnara afaltzen. Menu goxoa eta konpainia ezin ederra, beti ere Euskal Herria euskalduntzen dutenena! Biba zuek!!!!

Eta irudiek hitzek baino balio handiagoa dutenez… hortxe egunotako argazki sortak!