Monthly Archives: maiatza 2014



Barnetegi ibiltaria oinez 2014

oinez

ABUZTUAREN 2tik ABUZTUAREN 16ra
Euskal Herria muturretik muturrera

Izena emateko azken eguna UZTAILAren 25a.

Barnetegi honetan Euskal Herria mendebaldetik ekialdeko muturreraino oinez zeharkatzea dugu helburu. Abuztuaren 2an Bizkaiko Areatza ingurutik abiatuko gara eta, Gorbeia, Anboto, Aizkorri, Aralar eta bestelako mendigune ederretatik igaro ondoren, abuztuaren 16an Nafarroako Hiru Erregeen Mahaiko kaskora iritsiko gara, Euskal Herriko gailurrera, hain zuzen ere.

 

Jardueraren helburuak:

  • 16 egunez euskaraz mintzatzea.
  • Euskal Herria hobeto ezagutzea (herriak, leku bitxiak, ohiturak, hiztunak, euskalkiak…).
  • Mendiz mendi ibiltzea gogoko dugunok opor ederrak pasatzea.

Prezioa:498 euro. Laguntza-furgoneta (guztion trasteak eramateko), lo egiteko lekuak,  jatorduak eta ibilbideari buruzko liburuxkak, asegurua eta mapak barne.

Etapak:
Abuztuak 2: Pagomakurre – Gorbeia – Otxandio.
Abuztuak 3: Otxandio – Orixol – Leintz-Gatzaga.
Abuztuak 4: Leintz-Gatzaga – Arantzazu
Abuztuak 5: Arantzazu – Aizkorri – San Adrian.
Abuztuak 6: San Adrian – Otzaurte – Hirumugeta – Lizarrusti.
Abuztuak 7: Lizarrusti – Aralar .
Abuztuak 8: Aralar – Ireber – Otsola.
Abuztuak 9: Otsola – Belate.
Abuztuak 10: Belate – Saioa – Artesiaga – Sorogain.
Abuztuak 11: Sorogain – Auzperri – Garralda.
Abuztuak 12: Garralda – Hiriberri
Abuztuak 13: Hiriberri – Abodi – Orhi – Irati
Abuztuak 14: Irati – Otsogorrigane – Belagua
Abuztuak 15: Belagua – Hiru Erregeen Mahaia – Linza
Abuztuak 16: Linza – Txamantxoia – Izaba
Abuztuak 17: Agurra….

Antolaketa:

  • Egun bakoitzean, batez beste, 20-25 bat kilometro egingo ditugu, gehienak goizean, eta bidean behar beste geldiune egingo ditugu interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Ibilbideak lasai asko egingo ditugu, partaideon erritmoari jarraituko diogu, eta, behar izatekotan, furgoneta izango dugu etaparen bat laburtu ahal izateko. Gainera etapa askotan bide errazagoak eta laburragoak egiteko aukera eskainiko da.
  • Erosoago ibiltzeko pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak eta aulkiak…). Irakasle-antolatzaile bi bidean gidari izango dugu eta besteak furgoneta eramango du.
  • Etapa bakoitzaren ibilbidea eta ikusiko diren lekuei buruzko informazioa dakarren liburuxka bana izango dugu.
  • Eskolarik ez da egongo, baina, hizkuntzarekin lortutako hainbat ekintza egin ahal izango dira:

– Tokian tokiko hiztunekin harremanetan jarri.
– Jarduera kulturalen baten parte hartu: diaporama bat ikusi, erakustaldiak, masaje ikastaroa…
– Eta, jakina, irakasleak laguntzeko eta zalantzak argitzeko egongo dira.

Informazio honekin zuen jakin-nahia asetu izana espero dugu. Baina, zerbait gehiago jakin nahi baduzue, edo izena eman, telefono honetara deitu edo ondoko helbide elektronikora idatzi:

Telefonoa:630148159     K. elektronikoa: ibiltaria@aek.org



BARNETEGI IBILTARIA BIZIKLETAZ 2014

9545967931_bd15c8149c_k

UZTAILAREN 5etik UZTAILAREN19ra
Izena emateko azken eguna: EKAINAren 25a.

Barnetegi honetan bizikletan igo eta pedalei ekinez Euskal Herriko leku polit ugari bisitatuko ditugu: Bizkaiko Gorbeia aldea, Arabako lautada, Urbasa, Handia, Ultzamako herri ederrak, Erronkari harana, Otsagi, Irati, Aralar, Baztan… Uztailaren 5ean Urduñatik abiatuko gara eta 15 egun beranduago, eta mendatez mendate 1.000 kilometro inguru egin ondoren, Zarauzko hondartzara iritsiko gara.

Jardueraren helburuak:

• 16 egunez euskaraz bizitzea.
• Euskal Herria hobeto ezagutzea (herriak, leku bitxiak, ohiturak, hiztunak, euskalkiak…).
• Bizikletaz ibiltzea gustuko dugunok opor ederrak pasatzea.

Prezioa:  498 euro (Laguntza-furgoneta (guztion trasteak eramateko), lo egiteko lekuak, jatorduak eta ibilbideari buruzko liburuxkak eta mapak barne).

Etapak:

1. Uztailak 5: Urduña-Murgia-Zarate-Ubidea-Otxandio (52 km.)
2. Uztailak 6: Otxandio-Legutio-Landa-Agurain-Opakua (67 km.)
3. Uztailak 7: Opakua-Urbasa-Lizarraga mendatea-Lakuntza-Etxarri (64 km.)
4. Uztailak 8: Etxarri-Handia-Ur-Ederra-Bakedano-Lizarra
5. Uztailak 9:Lizarra-Tutera.
6. Uztailak 10: Tutera-Arkedas-Bardeak – Zarrakastelu (GAUEZ!)
7. Uztailak 11:Zarrakastelu-Irunberri.
8. Uztailak 12: Irunberri-Nabaskoze-Burgi-Bidangoze-Erronkari-Izaba (58 km.)
9. Uztailak 13: Izaba-Uztarrotz-Laza-Otsagi-Abaurregaina-Garralda (63 km.)
10. Uztailak 14: Garralda-Orbaizeta-Harpea-Garralda (52 km.)
11. Uztailak 15:Garralda-Orreaga-Baigorri-Zugarramurdi.
12. Uztailak 16: Zugarramurdi-Sarako kobazuloak-Etxalar-Arantza (66 km.)
13. Uztailak 17: Arantza-Auritz-Saldias- Basaburua-Arrarats (52 km.)
14. Uztailak 18: Arrarats/Basaburua -Baraibar-Aralar-Lekunberri(67 km.)
15. Uztailak 19: Lekunberri-Leitza-Andoain-Asteasu-Aia-Zarautz (77 km.)
16. Uztailak 20: Agurra

Antolaketa:
• Batez beste, 65 bat kilometro egingo ditugu, gehienak goizean, eta bidean behar beste geldiune egingo ditugu interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Ibilbideak lasai asko egingo ditugu, partaideon erritmoari jarraituz. Gainera, etapa askotan bide errazago eta laburragoak hartzeko aukera egongo da (eta, behar izatekotan, furgoneta izango dugu etaparen bat laburtzeko). Horrez gain, nahi badugu, pare bat egunetan atseden hartu ahal izango dugu (asteriskodun egunetan; ikus “etapak”).

• Esan bezala, erosoago ibiltzeko pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak eta aulkiak…). Irakasle-antolatzaile bat bidean gidari izango dugu, eta beste bi furgoneta gidatu eta otorduak antolatzeaz arduratuko dira, txandaka; beraz, bizikletan, normalean, irakasle-antolatzaile bi joango dira.
• Etapa bakoitzaren ibilbidea eta ikusiko ditugun lekuei buruzko liburuxka banatuko dugu.
• Eskolarik ez da egongo, baina, hizkuntzarekin lotutako hainbat ekintza egin ahal izango dira:

  • Tokian tokiko hiztunekin harremanetan jarri.
  • Jarduera kulturalen batean parte hartu: diaporamaren bat ikusi, erakustaldiak, bertso-afaria…
  • Eta, jakina, irakasleak laguntzeko eta zalantzak argitzeko egongo dira.

Informazio honekin zuen jakin-nahia asetu izana espero dugu. Baina, gehiago jakin nahi
baduzue, edota izena eman, telefono honetara deitu edo ondoko helbide elektronikora idatzi:

Informazioa:
Telefonoa: 630148159   K. elektronikoa: ibiltaria@aek.org