Monthly Archives: uztaila 2015



Hiriberri-Abodi-Otsagabia

Gaurkoan Orira igotzea zen gure intentzioa baina eguraldiaren iragarpena dela eta, azkenean, Otsagabiako kanpinean pasako dugu gaua. Bidean kantari aritu gara,garai bateko kantak entzun dira hasieran eta bukaeran gaur egungo kantak. Estilo ezberdinak eta kantari ezberdinak entzun ditugu. Oso etapa alaia izan da nekea nabaria den arren,izan ere , hamabigarren eguna da. Gauan irri artean jolas ezberdinakegin ditugu. Ipuin bat sortu dugu euskara praktikatzeko.ioioi



Garralda-Betolegi-Hiriberri

Gaukoa izan da orain arte egindako etapetatik motzena. Garraldan esnatu gara eta euria egingo zuela uste izan dugu lehenengo orduetan. Hala ere, bainujantziak hartu eta Betolegira joan gara sasi eta asun artean. Ura hotza egon arren, gustora egon gara lurrean etzanda; Batzuk kontu-kontari, besteak lotan.

Betolegitik Hiriberrira joan gara eta bertako frontoian sortu dugu gure gunetxoa. Pilota partidu laburra jokatu dugu, baloira jolastu,afaria prestatu eta dutxa hartu.

Orain esterilak eta kolxonetak prestatu eta amets egitera goaz! Ez dudarik izan, biharko eguna ere zoriontsua izango da eta!



Sorogain-Garralda

kkk

Sorogainen esnatu eta euriarekin batera hasi dugu gaurko bidaia. Garraldako Josuk erakutsi digu bidea. Bere azalpenen laguntzaz ezagutu dugu bertako txokoen istorioa. Lainoa lagun izan dugun arren, gaurko etapa arina izan da. Azkenean Garraldako euskaltegira iritsi  gara. Gaur euskaltegikoek egindako afari zoragarria disfrutatuko dugu gitarra baten soinuarekin batera. Mila Esker!

Gaur goizean Mitxel agurtu dugu, aste bat gurekin egin ondoren etxera joan da eta. Beraz, egun tristea da alde batetik, baina bestetik ospatzeko eguna, izan ere, Gontzalen urtebetetzea da. Zorionak Gontzal!″

 



Belate-Saioa-Adi-Sorogain

Behi hotsak entzutean esnatu eta gosaria hartzeko ordua dela konturatu gara. Gosaldu  ostean, eguzkia lagun, Saioarantz abiatu gara maldan gora, baina goialdeko ikuspegiek berehala ahantzarazi dizkigute bidean pasatako maldak. Adin ere, azken malda zaila egin den arren, gora iristean egindako barrek eta jolasek energia berriztu digute. Izan ere, bidea luzea izan arren, pena merezi izan duen ibilbidea izan da. Aste bat pasa ondoren indartsu gaudenaren seinale.

Tontorretik ikusitako herri eta mendiek erakutsi digute, beste behin, zein polita den euskararen herria. Eta gainera, tontor hauek euskaraz igo izanak alaitu digu bihotza.

jijiji

Sorogainen izandako afariarekin amaitu da egun borobil hau!

 



Aralarko San Migel-Iribas-Lekunberri-Ireber-Otxola

Aralarko San Migel santutegiko paisai zoragarria atzean utzita, Iribaseko herritik pasa eta bertako etxe eta loreak disfrutatu ondoren Lekunberrin kafetxo bat hartu dugu. Iriberko tontorrera igotzean ikusitakoarekin pozik geratu gara: bertatik ikusten dira Anboto, Larrun, Saioa, Urbasa, Handia, Txindoki…

3333333

Otsolara iristean euriak harrapatu gaitu baina bertako herritarrek aterpea eskaini ziguten paraje ederrean. Mila esker Arraratseko herriari.

Ibiltarian ez da dutxarik behar, lapiko eta botila urez bete eta garbi-garbiak sentitzen gara.  Dena den, azken egun hauetan egindako euriarekin dutxa bikoitza izaten da.

Ibilaldia  egin ostean, afaria beti izaten da bizigarria! Gaurkoan, gainera, asteburuko bisitarien laguntasunak gehiago goxatu du gau-giroa.



Otsola-Belate

Otsolan esnatu gara eta bart egindako euriak ez du eraginik izan eguna dantzan hasteko. Gaurkoan Koldo gure ibilbide laguna agurtu dugu, bertso eta guzti.

Gaurko ibilbidean ez dugu tontorrik egin baina bordaz-borda ibili gara jan eta edan. Basotik barrena dihoan ibilbidea oso aproposa izan da era guztietako hizketalditxoak izateko.

Helmugara iristean, Belatera, gorputza pixka bat garbitu eta mahaien inguruan eseri gara egun hauetako istoriotxoak elkarbanatzeko.11754716_1647111498844142_576726994935907061_o



LIZARRUSTI-PUTTERRI- ARALARKO SAN MIGEL

Bost egun pasa dira jada eta azkenean ohe batean lo egitea lortu dugu!Gaurkoan, gure gorputza esnatzeko beharrezkoak izan dira kafeak, irriak eta jolasak. Lizarrusti utzi eta zuhaitzpean Putterriko tontorra ezagutu dugu. Lainoartean ezkutatzen zen eguzkiak erakutsi digu bidea. Pasabide estu batetik igarotzea izan da gaurko erronka, azken egun hauetan egindako bazkari eta afari ugariek ondoriorik izan ez dutela argi geratu da.

5 etapa

Azkenean, bidean gora, Aralarko San Migel topatu dugu. Gure arropek lurrin usaia dute azkenean, Urdiaineko arropa garbilekuari esker, Mila Esker Mikel! Gaur elkarren ondoan egotea ez da itogarria izango…

Orain, santutegitik ikusi daitezkeen paisai zoragarriak gozatuko ditugu Irurtzuneko arraindegian erositako legatzarekin batera. On egin!



BEUNDE-ETZEGARATE-LIZARRUSTI

Zorionak Txulu!
Gaur, ibiltari baten urtebetzea ospatzea egokitu zaigu. Gaurkoan,berriro ere eguraldia izan da gure etsai nagusia. Hala ere,helmugara iritsi gara zuhaitz eta laino artean gozatuz, baso ikaragarria gurutzatuz.
FFFFF

Ipurdiko mina baretzeko eta lokatzez betetako jantziak garbitzeko kanpoan egindako euriak ez du lagundu eta aterpeko dutxak urez gainezka utzi ditugu.
Orain afariaren zain gaude gure artean daukagun hiltzailea nor den jakiteko irrikitan!



ARANTZAZU-AIZKORRI-BEUNDE

Arantzazuko kanpaien hotsa ez da izan esnatu gaituen soinu bakarra, goizean zehar trumoiak izan ditugu bidelagun euri zaparraden laguntzarekin batera. Urbiako fondan geldialditxo bat egitea erabaki dugu Aizkorriko malda euritan dantzan ez egitearren. Ibiltari ausartenek ibilbidea luzatu eta Aizkorrira abiatu baino lehen Aitzuri eta Aketegiko gailurretatik pasatu dira.CD

 

Beundera iristean antolatzaileen lanari esker kanpain dendak leku zoragarri batean kokaturik aurkitu ditugu eta egunari amaiera emateko afari goxo bat prestatu dugu.

bT

Afaria euritan kantan egitea egokitu zaigu!



LEINTZ GATZAGA-DEGURIXA-AITZULO-ARAOTZ-ARANTZAZU

ooooo!…Gaur egun gazi-gozoa. Azkeneko bisitariei agur esateko unea iritsi da, batek daki berriro itzuliko diren…Izan ere, gaurko etapa zinez polita izan da!

11170321_1099651290063747_22881401536487997_n
Artzainen munduan murgildu gara, kare harrizko kobazulo erraldoiak ezagutu ditugu, harrizko ateak zeharkatu, pakearen erreinura iristeko. Eguzkia izan dugu bide lagun urtzera iritsi arte. Gustura gaude orain gure famili txikia osatzen!IMG_7267