Monthly Archives: uztaila 2016



Bizkaiko kostaldetik

ETAPA 4- UZTAILAK 19 Asteartea (Gaztelugatxe- Bermeo)
ETAPA 5- UZTAILAK 20 Asteazkena (Bermeo-Mundaka- Sukarrieta-Busturia- Murueta- Gernika)
ETAPA 6- UZTAILAK 21 Osteguna (Gernika- Kortezubu-Arteaga- Ibarrangelu- Elantxobe)

Bi egun eguzkipean igaro ondoren, 4. etapan tenperatura egokia izan dugu. Bermeora abiatu gara erritmo onean. Bermeon afariaz disfrutatu dugu eta giro ezin hobean oheratu gara. Urdaibaiko Biosferaren Erreserbatik lehenengo etapa izan da 5. etapa, Bermeotik Gernikara doana. Pasai ezin hobeak igaro ditugu eta Astra proiektu autogestionatua ezagutu dugu. Eguna bukatzeko eta gitarraren laguntzaz gau bela paregabea izan dugu. 6. etapan azkar hartu dugu Elantxoberako bidea. San Pedro ermita eta Ogoño izan dira gaurko tontortxoak eta haietatik paisai liluragarriez disfrutatu dugu. Azkenean, Elantxobera heldu gara sastraka artean, zaurik beteta. Gaur ere aterpean musika eta afari ezin hobeaz disfrutatu dugu, egunero txandaka aukeratzen ditugun ibiltari sukaldariei esker. Batzuk portuan bainu zoragarria bat hartzeko aukera izan duten arren, beste batzuk lasai- lasai igaro dituzte orduak giharrak deskantsatzeko eta baba berriak sendatzeko.

 

Barnetegi Ibiltaria 2016 - Ez Duzu Ahaztuko



HASI DA BIDAIA!

ETAPA1- UZTAILAK 16 larunbata (Muskiz, Zierbana, Santurtzi, Portugalete)
ETAPA2- UZTAILAK 17 Igandea (Getxo, Sopela, Barrika, Gorliz)
ETAPA3- UZTAILAK 18 Astelehena (Gorliz-Lemoiz-Gaztelugatxe)

Aurten ere oinez zeharkatuko ditugu Euskal Herriko txoko eta pasaiak. Kostaldetik egingo dugu oraingoan. Muskizko La Arena hondartza abiapuntutzat hartu eta berriro ere 15 egun disfrutatuko ditugu jendartean. Euskara lagun Luzuero eta Serantes mendiak izan dira lehenengo etapan igo ditugunak, Portugaletera iritsi arte. Gontzalek Ezkerraldeko inguru honetan gertatutako historiekin arindu digu ibilbidea. Portugaleten gaua pasa ondoren, Bizkaiko Zubitik igaro eta Uribe kosta zeharkatuz 2. etapari ekin diogu. Bidean kala eta hondartza desberdinetan bainua hartzeko aukera izan dugu eta zoragarria izan da. 3. etapan kostaldetik pixka bat urrundu gara. Eguzkipean bakarrik ausartenek edo zoroenek lortu dute Jata mendia igotzea. Poliki-poliki elkar ezagutu dugu hiru egun hauetan eta hurrengo etapak bizitzeko prest gaude. Gaztelugatxen pasa dugu gaua eta berezia izan den arren beroak eta haizeak ez dute gure logalea asetu.

28474683126_a7defcb91c_b 28474683536_31a825bf0c_k 28506662345_6567dd475e_b



Zergatik Barnetegi Ibiltaria?

Ataundik, Deustutik, Gasteizetik, ikasleak, irakasleak, kirolariak, mintzatzera datozenak, oporrak pasatzera datozenak, Euskal Herria ezagutzera datozenak, lagunak egitera datozenak…. DENETARIK TOPATUKO DUZU BERNETEGI IBILTARIETAN!

https://youtu.be/46QfP5w22hA

 

bizikletaz2016



Bizikletazko ibiltaria 2016 – ibilbide berria!!!!

bizikleta1• 15 egunez euskaraz bizi nahi?
• Euskal Herria hobeto ezagutu? (herriak, leku bitxiak, ohiturak, hiztunak, euskalkiak…).
• Bizikletaz ibiliz gustuko opor ederrak pasa nahi?

Barnetegi berritu honetan bizikletan igo eta pedalei ekinez Euskal Herriko leku polit ugari bisitatuko ditugu: Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Bizkaiko zubia (puente colgante), Olite gaztelua,
Matxitxako lurmuturra, San Juan Gaztelugatxekoa, Arabako lautada, Urbasa, Andia, Ultzamako herri ederrak, Irunberriko eta Arbaiungo arroilak, Anboto mendi misteriotsua, Erronkari harana,
Bizkaiko Butroi gaztelua, Otsagi, Irati, Aralar, Omako baso argotua, Baztan … Uztailaren 30etik Zarautzetik abiatuko gara eta 15 egun beranduago, eta mendatez mendate 1.000 kilometro inguru
egin ondoren, Etxarri Aranazko herritarren berotasunean bukatuko dugu.

Batez beste, 65 bat kilometro egingo ditugu behar beste geldiune eginez interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Eta nola ez, erosoago ibiltzeko pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak eta aulkiak…).
Euskararekin lotutako hainbat ekintza egin ahal izango dira:
 -Tokian tokiko hiztunekin harremanetan jarri.
-Jarduera kulturaletan parte hartu: diaporamaren bat ikusi, ipuin kontalariak, erakustaldiak, bertso-afaria, bisita gidatuak.
-Euskararen erabilera sustatzeko tailerra.
 -Musika emanaldia/kontzertu akustikoa.
-Txirringa konponketa tailerra.
 Eta, jakina, irakasleak laguntzeko eta zalantzak argitzeko.

Ibilbide osoa HEMEN duzu, ikusteko, amesteko, deskargatzeko, partrekatzeko….

Eta hemen, egunez eguneko txangoa!

 

Info
Telefonoa: 607 553 255
K. elektronikoa: ibiltaria@aek.eus