Monthly Archives: apirila 2017



Azterketak prestatzeko barnetegi bereziak

AEK-k C1 maila/EGA prestatzeko barnetegi berezia eskainiko du Arantzan. 14 egun (90 ordu), 505 euro.
Abuztuaren 14tik 27ra
azterketak

Era berean, 2. maila egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegia ere eskainiko du abuztuaren 28tik irailaren 10era. Hau Foruan izango da. 14 egun (90 ordu), 505 euro.

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago:
AEKren euskaltegietan, telefonoz 673 200 200 // 946 464 000 edota e-postaz udabarnetegiak@aek.eus.

Ez duzu ahaztuko!



Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko.
euskalduntze

Hego Euskal Herrian:
ARANTZA eta FORUAn (iraila). B1-B2-C1 mailak. 14 egun (90 ordu). 505€
Uztailaren 3tik 16ra, Arantzan (Nafarroa)
Uztailaren 17tik 30era, Arantzan (Nafarroa)
Uztailaren 31tik abuztuaren 13ra, Arantzan (Nafarroa)
Abuztuaren 14tik 27ra, Arantzan (Nafarroa)
Abuztuaren 28tik irailaren 10era, Foruan (Bizkaia)

Uztailaren 17tik 30era. A2 maila, Arantzan. 14 egun (90 ordu). 505€
Uztailaren 31tik abuztuaren 13ra. A2 maila, Arantzan. 14 egun (90 ordu). 505€

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Ipar Euskal Herrian:
UREPELEN. A1-A2-B1-B2-C1 mailak. 10 egun (70 ordu). Langileak 630 € // Langabetuak 545€
Uztailaren 17tik 28ra
Uztailaren 30etik abuztuaren 11ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Hilabete osoko ikastaroa, UREPELEN. A1-A2-B1-B2-C1 mailak. 20 egun (140 ordu). Langileak 1.197 € // Langabetuak 1.035€
Uztailaren 17tik abuztuaren 11ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago:
AEKren euskaltegietan, telefonoz 673 200 200 // 946 464 000 edota e-postaz udabarnetegiak@aek.eus.

Ez duzu ahaztuko!



Familia barnetegia: aparteko oporraldia ume eta gurasoentzat!

Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.
familia
Hego Euskal Herrian:

ADUNA, FORUA eta ZUGARRAMURDIn. B1-B2-C1 mailak. 12 egun (80 ordu). Helduak: 480 €. Haurrak: 285 €
Uztailaren 3tik 14ra.
Uztailaren 17tik 28ra.
Uztailaren 31tik abuztuaren 11ra.

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 16 egun lehenago.
AEKren euskaltegietan, telefonoz 673 200 200 // 946 464 000 edota e-postaz udabarnetegiak@aek.eus

Ez duzu ahaztuko!



Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

9293421486_d9d8eafb56_bAEK-ren barnetegi ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira, bizikletaz edo oinez, eta tokian tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutuko dituzte.

Barnetegi ibiltaria, oinez

Barnetegi honetan Euskal Herria mendebaldetik ekialdeko muturreraino oinez zeharkatzea dute helburu. Uztailaren 15ean Bizkaiko Areatza ingurutik abiatu eta, Gorbeia, Anboto, Aizkorri, Aralar eta bestelako mendigune ederretatik igaro ondoren, uztailaren 29an Nafarroako Hiru Erregeen Mahaiko kaskora iritsiko dira, Euskal Herriko gailurrera, hain zuzen ere.

Barnetegi ibiltaria, bizikletaz
Pedalei ekinez, barnetegi hau uztailaren 29an Debatik abiatuko da. Tropela mendatez mendate 1.000 kilometro inguru egin ondoren, Etxarri-Aranatzera iritsiko dira abuztuaren 12an. Euskal Herriko leku polit ugari bisitatuko dituzte: Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Matxitxako lurmuturra, San Juan Gaztelugatxekoa, Arabako lautada, Urbasa, Andia, Ultzamako herri ederrak, Zugarramurdi, Irunberriko eta Arbaiungo arroilak, Anboto mendi misteriotsua, Erronkari harana, Artaxoa eta Butroi gazteluak, Otsagi, Irati, Aralar, Omako baso margotua, Baztan…

Barnetegi bakoitzak 530 euro balio du; guztion trasteak eramateko laguntza-furgoneta, lo egiteko lekuak, jatorduak eta ibilbideari buruzko liburuxkak eta mapak barne.
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Informazio gehiago:
ibiltaria@aek.org Tel.: 630 148 159