Monthly Archives: martxoa 2018



Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

9293421486_d9d8eafb56_bAEK-ren barnetegi ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira, bizikletaz edo oinez, eta tokian tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutuko dituzte.

Barnetegi ibiltaria, oinez
Hondarribitik Izabara. Uztailaren 16tik 29ra. 530 euro

Etapak:

Uztailak 16: Hondarribia
Uztailak 17: Olheta
Uztailak 18: Ainhoa
Uztailak 19: Bidarrai
Uztailak 20: Baigorri
Uztailak 21: Donibane-Garazi
Uztailak 22: Donibane-Garazi (atseden-eguna izateko aukera)
Uztailak 23: Esterenzubi
Uztailak 24: Bagargi mendi-lepoa
Uztailak 25: Lojibarre
Uztailak 26: Santa Grazi
Uztailak 27: Belagua
Uztailak 28: Lintza
Uztailak 29: Izaba
Uztailak 30: etxera buelta

Barnetegi bakoitzak 530 euro balio du; guztion trasteak eramateko laguntza-furgoneta, lo egiteko lekuak, jatorduak eta ibilbideari buruzko liburuxkak eta mapak barne.

Barnetegi ibiltaria, bizikletaz
Debatik Etxarri Aranatzera. Uztailaren 16tik 30era. 530 euro.
Etapak:
Uztailak 16: Deba – Mutriku – Ondarroa – Forua
Uztailak 17: Forua – Gernika – Durango – Urkiola – Otxandio
Uztailak 18: Otxandio – Legutio – Agurain – Opakua
Uztailak 19: Opakua – Urbasa -Andia – Ataun
Uztailak 20: Ataun – Aralar – Lekunberri
Uztailak 21: Lekunberri – Eugi – Sorogain
Uztailak 22: Sorogain – Urepele – Baigorri – Donibane Garazi
Uztailak 23: Donibane Garazi – Ezterenzubi – Irati basoa – Garralda
*Uztailak 24: Garralda – Garralda (atseden-eguna).
Uztailak 25: Garralda – Hiriberri – Abodi – Izaba
Uztailak 26: Izaba – Santa Grazi
Uztailak 27: Santa Grazi – Larrau – Otsagabia
Uztailak 28: Otsagabia – Nabaskoze – Irunberri
Uztailak 29: Irunberri – Gares
Uztailak 30: Gares – Urbasa – Etxarri Aranatz

Barnetegi bakoitzak 530 euro balio du; guztion trasteak eramateko laguntza-furgoneta, lo egiteko lekuak, jatorduak eta ibilbideari buruzko liburuxkak eta mapak barne.
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Izen-emateak HEMEN

Informazio gehiago:
ibiltaria@aek.eus Tel.: 630 148 159



Azterketak prestatzeko barnetegi bereziak

AEK-k B2 eta C1 maila/EGA prestatzeko barnetegi berezia eskainiko du Arantzan. 14 egun (90 ordu), 505 euro.
Abuztuaren 13tik 26ra
azterketak

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago:
AEKren euskaltegietan, telefonoz 673 200 200 // 946 464 000 edota e-postaz udabarnetegiak@aek.eus.

AEKn, UDAKO PLAZER TXIKIAK!



Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko.
euskalduntze

Hego Euskal Herrian:
ARANTZA eta FORUAn (iraila). B1-B2-C1 mailak. 14 egun (90 ordu). 505€
Uztailaren 2tik 15era, Arantzan (Nafarroa)
Uztailaren 16tik 29ra, Arantzan (Nafarroa)
Uztailaren 30etik abuztuaren 12ra, Arantzan (Nafarroa)
Abuztuaren 13tik 26ra, Arantzan (Nafarroa)
Irailaren 3tik 16ra, Foruan (Bizkaia)

Uztailaren 16tik 29ra. A2 maila, Arantzan. 14 egun (90 ordu). 505€

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Ipar Euskal Herrian:
UREPELEN. A1-A2-B1-B2-C1 mailak. 10 egun (70 ordu). Langileak 630 € // Langabetuak 545€
Uztailaren 16tik 27ra
Uztailaren 30tik abuztuaren 10ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Hilabete osoko ikastaroa, UREPELEN. A1-A2-B1-B2-C1 mailak. 20 egun (140 ordu). Langileak 1.197 € // Langabetuak 1.035€
Uztailaren 16tik abuztuaren 10era

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago:
AEKren euskaltegietan, telefonoz 673 200 200 // 946 464 000 edota e-postaz udabarnetegiak@aek.eus.

AEKn, UDAKO PLAZER TXIKIAK!



Familia barnetegia: aparteko oporraldia ume eta gurasoentzat!

Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.
familia
Hego Euskal Herrian:

ADUNA, FORUA eta ZUGARRAMURDIn. B1-B2-C1 mailak. 12 egun (80 ordu). Helduak: 480 €. Haurrak: 285 €
Uztailaren 2tik 13ra.
Uztailaren 16tik 27ra.
Uztailaren 30etik abuztuaren 10ra.

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 16 egun lehenago.
AEKren euskaltegietan, telefonoz 673 200 200 // 946 464 000 edota e-postaz udabarnetegiak@aek.eus

AEKn, UDAKO PLAZER TXIKIAK!