Category Archives: Albisteak



Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

9293421486_d9d8eafb56_bAEK-ren barnetegi ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira, bizikletaz edo oinez, eta tokian tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutuko dituzte.

Barnetegi ibiltaria, oinez
Hondarribitik Izabara. Uztailaren 16tik 29ra. 530 euro

Etapak:

Uztailak 16: Hondarribia
Uztailak 17: Olheta
Uztailak 18: Ainhoa
Uztailak 19: Bidarrai
Uztailak 20: Baigorri
Uztailak 21: Donibane-Garazi
Uztailak 22: Donibane-Garazi (atseden-eguna izateko aukera)
Uztailak 23: Esterenzubi
Uztailak 24: Bagargi mendi-lepoa
Uztailak 25: Lojibarre
Uztailak 26: Santa Grazi
Uztailak 27: Belagua
Uztailak 28: Lintza
Uztailak 29: Izaba
Uztailak 30: etxera buelta

Barnetegi bakoitzak 530 euro balio du; guztion trasteak eramateko laguntza-furgoneta, lo egiteko lekuak, jatorduak eta ibilbideari buruzko liburuxkak eta mapak barne.

Barnetegi ibiltaria, bizikletaz
Debatik Etxarri Aranatzera. Uztailaren 16tik 30era. 530 euro.
Etapak:
Uztailak 16: Deba – Mutriku – Ondarroa – Forua
Uztailak 17: Forua – Gernika – Durango – Urkiola – Otxandio
Uztailak 18: Otxandio – Legutio – Agurain – Opakua
Uztailak 19: Opakua – Urbasa -Andia – Ataun
Uztailak 20: Ataun – Aralar – Lekunberri
Uztailak 21: Lekunberri – Eugi – Sorogain
Uztailak 22: Sorogain – Urepele – Baigorri – Donibane Garazi
Uztailak 23: Donibane Garazi – Ezterenzubi – Irati basoa – Garralda
*Uztailak 24: Garralda – Garralda (atseden-eguna).
Uztailak 25: Garralda – Hiriberri – Abodi – Izaba
Uztailak 26: Izaba – Santa Grazi
Uztailak 27: Santa Grazi – Larrau – Otsagabia
Uztailak 28: Otsagabia – Nabaskoze – Irunberri
Uztailak 29: Irunberri – Gares
Uztailak 30: Gares – Urbasa – Etxarri Aranatz

Barnetegi bakoitzak 530 euro balio du; guztion trasteak eramateko laguntza-furgoneta, lo egiteko lekuak, jatorduak eta ibilbideari buruzko liburuxkak eta mapak barne.
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Izen-emateak HEMEN

Informazio gehiago:
ibiltaria@aek.eus Tel.: 630 148 159



Azterketak prestatzeko barnetegi bereziak

AEK-k B2 eta C1 maila/EGA prestatzeko barnetegi berezia eskainiko du Arantzan. 14 egun (90 ordu), 505 euro.
Abuztuaren 13tik 26ra
azterketak

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago:
AEKren euskaltegietan, telefonoz 673 200 200 // 946 464 000 edota e-postaz udabarnetegiak@aek.eus.

AEKn, UDAKO PLAZER TXIKIAK!



Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko.
euskalduntze

Hego Euskal Herrian:
ARANTZA eta FORUAn (iraila). B1-B2-C1 mailak. 14 egun (90 ordu). 505€
Uztailaren 2tik 15era, Arantzan (Nafarroa)
Uztailaren 16tik 29ra, Arantzan (Nafarroa)
Uztailaren 30etik abuztuaren 12ra, Arantzan (Nafarroa)
Abuztuaren 13tik 26ra, Arantzan (Nafarroa)
Irailaren 3tik 16ra, Foruan (Bizkaia)

Uztailaren 16tik 29ra. A2 maila, Arantzan. 14 egun (90 ordu). 505€

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Ipar Euskal Herrian:
UREPELEN. A1-A2-B1-B2-C1 mailak. 10 egun (70 ordu). Langileak 630 € // Langabetuak 545€
Uztailaren 16tik 27ra
Uztailaren 30tik abuztuaren 10ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Hilabete osoko ikastaroa, UREPELEN. A1-A2-B1-B2-C1 mailak. 20 egun (140 ordu). Langileak 1.197 € // Langabetuak 1.035€
Uztailaren 16tik abuztuaren 10era

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago:
AEKren euskaltegietan, telefonoz 673 200 200 // 946 464 000 edota e-postaz udabarnetegiak@aek.eus.

AEKn, UDAKO PLAZER TXIKIAK!



Familia barnetegia: aparteko oporraldia ume eta gurasoentzat!

Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.
familia
Hego Euskal Herrian:

ADUNA, FORUA eta ZUGARRAMURDIn. B1-B2-C1 mailak. 12 egun (80 ordu). Helduak: 480 €. Haurrak: 285 €
Uztailaren 2tik 13ra.
Uztailaren 16tik 27ra.
Uztailaren 30etik abuztuaren 10ra.

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 16 egun lehenago.
AEKren euskaltegietan, telefonoz 673 200 200 // 946 464 000 edota e-postaz udabarnetegiak@aek.eus

AEKn, UDAKO PLAZER TXIKIAK!



Barnetegiak udaberriko oporretan eta maiatzeko asteburuetan

asteburuko-barnetegiak18Azkeneko ikasturteetan bezala, AEK-k aurten ere asteburuko barnetegiak antolatu ditu Arantzan eta Iruñean (Nafarroa). Hona hemen datak:
– Maiatzak 4-5-6, Arantzan, B2 eta C1 mailak
– Maiatzak 11-12-13, A2 eta B1 mailak.
– Maiatzak 19-20, Iruñean, Hiri barnetegia, B1 mailatik gora.

Ikasturte honetan berrikuntza batekin gatoz. Izan ere, udaberriko oporretan 5 eguneko ikastaroa eskainiko dugu:

-Martxoaren 29tik apirilaren 2ra, Arantzan, B1 eta B2 mailak. 290 euro.

Izen-emateak eta informazioa: euskaltegian bertan edo telefonoz: 673 200 100 / 946 464 000

AEKn, euskara praktikoa!



Orain, udako barnetegia %25 merkeago!

aurrematrikula-barnetegiak-18AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, otsailaren 19tik martxoaren 21era izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik.

Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu.

Honatx barnetegietako datak:

EUSKALDUNTZE BARNETEGIAK (A2, B1, B2, C1): uztailaren 2tik 15era, uztailaren 16tik 29ra (A2 maila hamabostaldi honetan eskainiko da), uztailaren 30etik abuztuaren 12ra eta abuztuaren 13tik 26ra Irailaren 3tik 16ra

B2 / C1 (EGA) MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETA PRESTATZEKO BARNETEGIA: abuztuaren 13tik 26ra

FAMILIA BARNETEGIA: uztailaren 2tik 13ra, uztailaren 16tik 27ra eta uztailaren 30etik abuztuaren 10era

Aprobetxatu AEK-ren eskaintza berezia*! Ez galdu aukera!

Informazio gehiago AEKren euskaltegietan.

*AEK-ko ikasleentzat soilik



Familia barnetegiak (2018, datak)

web-udakoBarnt_FamiliaGuraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko aukera zoragarria da familia barnetegia. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean.

Uda honetan familia barnetegian izena eman nahi baduzu, hemen dauzkazu datak, udako oporrak eta asmoak hobeto antolatzeko.

Uztailaren 2tik 13ra
Uztailaren 16tik 27ra
Uztailaren 30etik abuztuaren 10era

Mailak: B1, B2 eta C1.

Prezioa: Helduek: 480 euro. Haurrek: 285 euro

Izena emateko epea apirilaren 16an hasiko da. Informazioa: 673 200 100 – 946 464 000 // udabarnetegiak@aek.eus



Uda barnetegiak 2018 (datak)

UdakoBarnetegiak_2018webtxDagoeneko prest ditugu 2018ko udako barnetegien datak. Urtero esaten dugun moduan, barnetegia da euskara ikasteko lekurik onenetakoa. Beraz, matrikulazioa -izen-ematea, ordainketa egiteko epea, argibideak jaso…-, apirilaren 16an hasiko den arren, datak eskura daude.

Informazioa: 673 200 100 – 946 464 000 // udabarnetegiak@aek.eus

EUSKALDUNTZE BARNETEGIAK (A2, B1, B2, C1)
505 euro
Uztailaren 2tik 15era
Uztailaren 16tik 29ra (A2 maila hamabostaldi honetan eskainiko da)
Uztailaren 30etik abuztuaren 12ra
Abuztuaren 13tik 26ra
Irailaren 3tik 16ra

EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (IPARRALDEAN-UREPELE)

Uztailaren 16tik 27ra 635/545*
Uztailaren 30etik abuztuaren 10era 635/545*
Uztailaren 16tik abuztuaren 10era 1197/1035*
*Langabeek

FAMILIA BARNETEGIA

Helduek: 480 euro Haurrek: 285 euro

Uztailaren 2tik 13ra
Uztailaren 16tik 27ra
Uztailaren 30etik abuztuaren 10era

BARNETEGI IBILTARIAK: OINEZ EDO BIZIKLETAZ
530 euro

Uztailaren 16tik 29ra

XIBERERA BARNETEGIA (MENDIKOTA)

Uztailaren 30etik abuztuaren 4ra 335/290*
*Langabeek



Barnetegi ibiltarietan egingo dugun ibilbidea prest!

ETAPAK (Oinez)

1. Uztailak 15: Pagomakurre – Gorbeia – Otxandio
2. Uztailak 16: Otxandio – Orixol – Leintz-Gatzaga
3. Uztailak 17: Leintz-Gatzaga – Arantzazu
4. Uztailak 18: Arantzazu – Aizkorri – San Adrian.
5. Uztailak 19: San Adrian – Otzaurte – Hirumugeta – Lizarrusti
6. Uztailak 20: Lizarrusti – Aralar .
7. Uztailak 21: Aralar – Ireber – Otsola.
8. Uztailak 22: Otsola – Belate
9. Uztailak 23: Belate – Saioa – Artesiaga – Sorogain
10. Uztailak 24: Sorogain – Auzperri – Garralda
11. Uztailak 25: Garralda – Hiriberri
12. Uztailak 26: Hiriberri – Abodi – Orhi – Irati
13. Uztailak 27: Irati – Otsogorrigane – Belagua
14. Uztailak 28: Belagua – Hiru Erregeen Mahaia – Linza
15. Uztailak 29 : Linza – Txamantxoia – Izaba

ETAPAK (Bizikletaz)

1. Uztailak 29: Deba – Mutriku – Ondarroa – Lekeitio – Ispaster – Ea
2. Uztailak 30: Ea – Ibarrangelu – Elantxobe – Oma – Urdaibai – Matxitxako – Forua
3. Uztailak 31: Forua – Gernika – Durango – Urkiola – Otxandio
4. Abuztuak 1: Otxandio – Abadiño -Arrasate – Bergara – Ataun
5. Abuztuak 2: Ataun – Etxarri – Altsasu – Urbasa
6. Abuztuak 3: Urbasa – Andia – Gares
7. Abuztuak 4: Gares – Artaxoa – Zangoza – Irunberri
8. Abuztuak 5: Irunberri – Nabaskoze – Burgi – Bidangoze – Erronkari – Urzainki (Izaba)
9. Abuztuak 6: Urzainki – Uztarrotz – Laza – Otsagi – Abaurregaina – Garralda
*10. Abuztuak 7: Garralda – Orbaizeta – Harpea – Garralda (atseden eguna hartzeko aukera)
11. Abuztuak 8: Garralda – Sorogain – Urepele – Amaiur – Erratzu
12. Abuztuak 9: Erratzu – Zugarramurdi – Sara – Etxalar – Irurita – Doneztebe – Arantza
13. Abuztuak 10: Arantza – Elgorriaga – Saldias – Basaburua – Arrarats
14. Abuztuak 11: moldaketen zain.
15. Abuztuak 12: Arrarats – Lekunberri – Aralar – Uharte Arakil – Arbizu – Etxarri Aranaz



Deskontuak

Barnetegi bat edo gehiago egiteko asmoa badaukazu, jakin ezazu Hego Euskal Herrian deskontu hauek aplikatzen ditugula:

AEK-ko ikasleei %5 (ikasturtean 119 ordutik gorako ikastaroa egin badute)
2 barnetegi egiteagatik, %10
3 barnetegi egiteagatik, %15
Familia barnetegia 3 seme-alabarekin eginez gero, %10 haur guztien matrikularen gainean
Aplikatutako deskontuak orotara ez dira %15 baino gehiago izango.