Category Archives: Familia barnetegiak



Familia barnetegiak (2018, datak)

web-udakoBarnt_FamiliaGuraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko aukera zoragarria da familia barnetegia. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean.

Uda honetan familia barnetegian izena eman nahi baduzu, hemen dauzkazu datak, udako oporrak eta asmoak hobeto antolatzeko.

Uztailaren 2tik 13ra
Uztailaren 16tik 27ra
Uztailaren 30etik abuztuaren 10era

Mailak: B1, B2 eta C1.

Prezioa: Helduek: 480 euro. Haurrek: 285 euro

Izena emateko epea apirilaren 16an hasiko da. Informazioa: 673 200 100 – 946 464 000 // udabarnetegiak@aek.eus