Category Archives: Sailkatu gabea



Bizkaiko kostaldetik

ETAPA 4- UZTAILAK 19 Asteartea (Gaztelugatxe- Bermeo)
ETAPA 5- UZTAILAK 20 Asteazkena (Bermeo-Mundaka- Sukarrieta-Busturia- Murueta- Gernika)
ETAPA 6- UZTAILAK 21 Osteguna (Gernika- Kortezubu-Arteaga- Ibarrangelu- Elantxobe)

Bi egun eguzkipean igaro ondoren, 4. etapan tenperatura egokia izan dugu. Bermeora abiatu gara erritmo onean. Bermeon afariaz disfrutatu dugu eta giro ezin hobean oheratu gara. Urdaibaiko Biosferaren Erreserbatik lehenengo etapa izan da 5. etapa, Bermeotik Gernikara doana. Pasai ezin hobeak igaro ditugu eta Astra proiektu autogestionatua ezagutu dugu. Eguna bukatzeko eta gitarraren laguntzaz gau bela paregabea izan dugu. 6. etapan azkar hartu dugu Elantxoberako bidea. San Pedro ermita eta Ogoño izan dira gaurko tontortxoak eta haietatik paisai liluragarriez disfrutatu dugu. Azkenean, Elantxobera heldu gara sastraka artean, zaurik beteta. Gaur ere aterpean musika eta afari ezin hobeaz disfrutatu dugu, egunero txandaka aukeratzen ditugun ibiltari sukaldariei esker. Batzuk portuan bainu zoragarria bat hartzeko aukera izan duten arren, beste batzuk lasai- lasai igaro dituzte orduak giharrak deskantsatzeko eta baba berriak sendatzeko.

 

Barnetegi Ibiltaria 2016 - Ez Duzu Ahaztuko



HASI DA BIDAIA!

ETAPA1- UZTAILAK 16 larunbata (Muskiz, Zierbana, Santurtzi, Portugalete)
ETAPA2- UZTAILAK 17 Igandea (Getxo, Sopela, Barrika, Gorliz)
ETAPA3- UZTAILAK 18 Astelehena (Gorliz-Lemoiz-Gaztelugatxe)

Aurten ere oinez zeharkatuko ditugu Euskal Herriko txoko eta pasaiak. Kostaldetik egingo dugu oraingoan. Muskizko La Arena hondartza abiapuntutzat hartu eta berriro ere 15 egun disfrutatuko ditugu jendartean. Euskara lagun Luzuero eta Serantes mendiak izan dira lehenengo etapan igo ditugunak, Portugaletera iritsi arte. Gontzalek Ezkerraldeko inguru honetan gertatutako historiekin arindu digu ibilbidea. Portugaleten gaua pasa ondoren, Bizkaiko Zubitik igaro eta Uribe kosta zeharkatuz 2. etapari ekin diogu. Bidean kala eta hondartza desberdinetan bainua hartzeko aukera izan dugu eta zoragarria izan da. 3. etapan kostaldetik pixka bat urrundu gara. Eguzkipean bakarrik ausartenek edo zoroenek lortu dute Jata mendia igotzea. Poliki-poliki elkar ezagutu dugu hiru egun hauetan eta hurrengo etapak bizitzeko prest gaude. Gaztelugatxen pasa dugu gaua eta berezia izan den arren beroak eta haizeak ez dute gure logalea asetu.

28474683126_a7defcb91c_b 28474683536_31a825bf0c_k 28506662345_6567dd475e_b



Ikasi eta bizi izandakoa EZ DUZU AHAZTUKO!

Zugarramurdin, Arantzan eta Euskal Herriko hainbat lekutan opor ahaztezinak igaro
zituzten iaz erreportajeko protagonista Remiro-Tobar familiak, Ana Perezek eta Dabid
Romeok, baita beste ikasle askok ere. Hala, euskaltegian ikasitakoa praktikan jarri zuten.

Eta laster, aurtengo Ibiltarien gaineko berri gehiago…  Sorpresaz beterikoak aurtengoak! Adi egon!



“Udan ere euskahaldundu zaitez” lelopean, martxan da AEKren udako barnetegietan izen emateko epea

asier-anaNeguan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ezin hobea dira udako barnetegiak eta gainera, askotariko aukerak daude. “Udan ere euskahaldundu zaitez” lelopean, martxan da AEKren udako barnetgietan izen emateko epea eta gaur, Kalegorrian saioan, barnetegi hauek gertuagotik ezagutu nahi izan ditugu. Horretarako, Asier Arroita AEKko Barnetegi ibiltarien arduradunarekin eta Ana Remiro, familia barnetegietan parte hartu duen ikaslearekin solastu dugu. Izen emateko 946 464 000 deitu dezakezue edo udabarnetegiak@aek.org helbide elektronikora mezu bat igorri.

Entzun Info7 irratiko elkarrizketa HEMEN.



El barnetegi de AEK de Arantza cumple 20 años

Radio Euskadi (gaztelaniaz)

El barnetegi que AEK organiza en Arantza todos los veranos, cumple 20 años. Hemos aprovechado la efeméride para recordar algunas de las historias que han vivido los euskaldunberris en esta localidad navarra, con alto porcentaje de vascoparlantes, donde la inmersión en el euskera está garantizada. El responsable del albergue que acoge a los euskaldunberris , Xabier Zugarramurdi, nos explica cómo influye en la vida del pueblo la visita masiva de estos estudiantes. El coordinador de los barnetegis de AEK, Urtzi Arrieta nos presenta además la oferta que han preparado para este verano.

Entzun HEMEN



Udan ere euskara ikasteko bideak

19078506155_92c5230996_mAEKren udako barnetegien inguruko xehetasun guztiak eman dizkigute Idoia Arbelaitz eta Urtzi Arrieta irakasleek INFO 7 irratiko elkarrizketan. Egin klik HEMEN.



ZELAKOAK DIRA BARNETEGIAK?

Hamaika telbistak egidnako erreportajea!



Arantza herria; 20 urte euskahaldunon topagune, aterpe eta barnetegi

p042_f01Arantza, euskara irakasle

Irakurri Berria egunkariko erreportajea. Testua: Maialen Unanue /argazkia: Andoni Canellada (ARP):

Hamabost egunez Arantzako (Nafarroa) biztanle izaten dira udan hara joaten diren AEK Alfabetatzeko Euskalduntze Koordinakundeko ikasleak. Hala uste du Xabier Zugarramurdik. Aterpea herriko aterpeko arduraduna da, eta hasieratik ezagutu ditu barnetegiak. Dagoeneko hogei urte igaro dira 1995eko udaberrian lehenbizikoa egin zenetik. Orduz geroztik, jende anitz igaro da herritik. Harremanak sortzeko eta euskara ikasteko tokia izan da Arantza: «Jendeak erraten dizu: ‘Erdaraz pentsatzen etorri naiz, baina orain euskaraz pentsatzen dut’. Jendea harritzen da bere buruarekin».

Gehiago irakurri hemen



Mintzapraktika, oinez zein bizikletaz

IbiltariakOinezibiltariabizikletazIkasturtea bukatzear dago baina udan euskara jarraitzen ikasi nahi dutenek aukera paregabea izango dute AEKren barnetegietan. Euskaraz bizitzeko eta euskalduntzen jarraitzeko eskaintza zabala daukagu abian:

Mintzapraktika egiteko barnetegi ibiltariak ezin hobeak dira. Pedalei ekinez edota oinez, kirola egin eta Euskal Herriko parajerik ederrenak ezagutu bitartean, euskara praktikatzeko parada izango duzue.
Datak eta prezioak:
Oinez, uztailaren 18tik abuztuaren 13ra. 530 €
Bizikletaz, abuztuaren 1etik 14ra. 530 €
Izena emateko epea: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko:
– 946 464 000 edo 673 200 100 telefono zenbakietara deituta.
– AEK edozein euskaltegira jota
– udabarnetegiak@aek.org helbidera idatzita.



Helduak eta umeak euskaraz familia barnetegian

Udakoa. Familia barnetegiaIkasturtea bukatzear dago baina udan euskara jarraitzen ikasi nahi dutenek aukera paregabea izango dute AEKren barnetegietan. Euskaraz bizitzeko eta euskalduntzen jarraitzeko eskaintza zabala daukagu abian!

Etxeko txikiekin harremanak euskaraz sendotzeko, familia barnetegiak daude. Helduek euskara ikasi bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute; txango eta ikastaroetan.

Datak eta prezioak:

Uztailaren 6tik 17ra, Foruan eta Adunan.
Uztailaren 27tik abuztuaren 7ra, Foruan.
Abuztuaren 3tik 14ra, Adunan eta Zugarramurdin.

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 16 egun lehenago

Helduak 480 € eta haurrak 285 € (eskolak, jatorduak eta lotokia barne)

Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko:
– 946 464 000 edo 673 200 100 telefono zenbakietara deituta.
– AEK edozein euskaltegira jota
– udabarnetegiak@aek.org helbidera idatzita.

Udan ere euskahaldun!