Barnetegi ibiltarietan egingo dugun ibilbidea prest!

ETAPAK (Oinez)

1. Uztailak 15: Pagomakurre – Gorbeia – Otxandio
2. Uztailak 16: Otxandio – Orixol – Leintz-Gatzaga
3. Uztailak 17: Leintz-Gatzaga – Arantzazu
4. Uztailak 18: Arantzazu – Aizkorri – San Adrian.
5. Uztailak 19: San Adrian – Otzaurte – Hirumugeta – Lizarrusti
6. Uztailak 20: Lizarrusti – Aralar .
7. Uztailak 21: Aralar – Ireber – Otsola.
8. Uztailak 22: Otsola – Belate
9. Uztailak 23: Belate – Saioa – Artesiaga – Sorogain
10. Uztailak 24: Sorogain – Auzperri – Garralda
11. Uztailak 25: Garralda – Hiriberri
12. Uztailak 26: Hiriberri – Abodi – Orhi – Irati
13. Uztailak 27: Irati – Otsogorrigane – Belagua
14. Uztailak 28: Belagua – Hiru Erregeen Mahaia – Linza
15. Uztailak 29 : Linza – Txamantxoia – Izaba

ETAPAK (Bizikletaz)

1. Uztailak 29: Deba – Mutriku – Ondarroa – Lekeitio – Ispaster – Ea
2. Uztailak 30: Ea – Ibarrangelu – Elantxobe – Oma – Urdaibai – Matxitxako – Forua
3. Uztailak 31: Forua – Gernika – Durango – Urkiola – Otxandio
4. Abuztuak 1: Otxandio – Abadiño -Arrasate – Bergara – Ataun
5. Abuztuak 2: Ataun – Etxarri – Altsasu – Urbasa
6. Abuztuak 3: Urbasa – Andia – Gares
7. Abuztuak 4: Gares – Artaxoa – Zangoza – Irunberri
8. Abuztuak 5: Irunberri – Nabaskoze – Burgi – Bidangoze – Erronkari – Urzainki (Izaba)
9. Abuztuak 6: Urzainki – Uztarrotz – Laza – Otsagi – Abaurregaina – Garralda
*10. Abuztuak 7: Garralda – Orbaizeta – Harpea – Garralda (atseden eguna hartzeko aukera)
11. Abuztuak 8: Garralda – Sorogain – Urepele – Amaiur – Erratzu
12. Abuztuak 9: Erratzu – Zugarramurdi – Sara – Etxalar – Irurita – Doneztebe – Arantza
13. Abuztuak 10: Arantza – Elgorriaga – Saldias – Basaburua – Arrarats
14. Abuztuak 11: moldaketen zain.
15. Abuztuak 12: Arrarats – Lekunberri – Aralar – Uharte Arakil – Arbizu – Etxarri Aranaz



Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

9293421486_d9d8eafb56_bAEK-ren barnetegi ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira, bizikletaz edo oinez, eta tokian tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutuko dituzte.

Barnetegi ibiltaria, oinez

Barnetegi honetan Euskal Herria mendebaldetik ekialdeko muturreraino oinez zeharkatzea dute helburu. Uztailaren 15ean Bizkaiko Areatza ingurutik abiatu eta, Gorbeia, Anboto, Aizkorri, Aralar eta bestelako mendigune ederretatik igaro ondoren, uztailaren 29an Nafarroako Hiru Erregeen Mahaiko kaskora iritsiko dira, Euskal Herriko gailurrera, hain zuzen ere.

Barnetegi ibiltaria, bizikletaz
Pedalei ekinez, barnetegi hau uztailaren 29an Debatik abiatuko da. Tropela mendatez mendate 1.000 kilometro inguru egin ondoren, Etxarri-Aranatzera iritsiko dira abuztuaren 12an. Euskal Herriko leku polit ugari bisitatuko dituzte: Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Matxitxako lurmuturra, San Juan Gaztelugatxekoa, Arabako lautada, Urbasa, Andia, Ultzamako herri ederrak, Zugarramurdi, Irunberriko eta Arbaiungo arroilak, Anboto mendi misteriotsua, Erronkari harana, Artaxoa eta Butroi gazteluak, Otsagi, Irati, Aralar, Omako baso margotua, Baztan…

Barnetegi bakoitzak 530 euro balio du; guztion trasteak eramateko laguntza-furgoneta, lo egiteko lekuak, jatorduak eta ibilbideari buruzko liburuxkak eta mapak barne.
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Informazio gehiago:
ibiltaria@aek.org Tel.: 630 148 159



2017ko udako barnetegiak: datak

2017koudadatakbarnetegiDagoeneko prest ditugu 2017ko udako barnetegien datak. Urtero esaten dugun moduan, barnetegia da euskara ikasteko lekurik onenetakoa. Beraz, matrikulazioa -izen-ematea, ordainketa egiteko epea, argibideak jaso… apirilaren 25ean hasiko den arren, datak eskura daude.

EGIN KLIK IRUDIAREN GAINEAN, KARTELA TAMAINA HANDIAGOAN IKUSTEKO.

Informazioa: 673 200 100 – 946 464 000 – udabarnetegiak@aek.eus



Asteburuko barnetegiak udaberrian

Foruko AEKren Barnetegian hilabeteko ikastaroak eskaintzen dira urte osoan. Era berean, maiatzean, Arantzan nahiz Iruñean hainbat barnetegi txiki antolatzen ditugu.

“ … euskara entzungo den leku batera joateko, bertan euskaraz egiteko, bertakoekin zein ikaskideekin, eta euskaraz hainbat gauza egiteko. Gainera, hori guztia leku ederrean eta giro paregabean. Barnetegia da hori, euskara ikasteko lekurik onenetakoa”

Informazioa: 673 200 100 – 946 253 596 – aek.eusA3_barnetegiTxikiak_2017



Bizkaiko kostaldetik

ETAPA 4- UZTAILAK 19 Asteartea (Gaztelugatxe- Bermeo)
ETAPA 5- UZTAILAK 20 Asteazkena (Bermeo-Mundaka- Sukarrieta-Busturia- Murueta- Gernika)
ETAPA 6- UZTAILAK 21 Osteguna (Gernika- Kortezubu-Arteaga- Ibarrangelu- Elantxobe)

Bi egun eguzkipean igaro ondoren, 4. etapan tenperatura egokia izan dugu. Bermeora abiatu gara erritmo onean. Bermeon afariaz disfrutatu dugu eta giro ezin hobean oheratu gara. Urdaibaiko Biosferaren Erreserbatik lehenengo etapa izan da 5. etapa, Bermeotik Gernikara doana. Pasai ezin hobeak igaro ditugu eta Astra proiektu autogestionatua ezagutu dugu. Eguna bukatzeko eta gitarraren laguntzaz gau bela paregabea izan dugu. 6. etapan azkar hartu dugu Elantxoberako bidea. San Pedro ermita eta Ogoño izan dira gaurko tontortxoak eta haietatik paisai liluragarriez disfrutatu dugu. Azkenean, Elantxobera heldu gara sastraka artean, zaurik beteta. Gaur ere aterpean musika eta afari ezin hobeaz disfrutatu dugu, egunero txandaka aukeratzen ditugun ibiltari sukaldariei esker. Batzuk portuan bainu zoragarria bat hartzeko aukera izan duten arren, beste batzuk lasai- lasai igaro dituzte orduak giharrak deskantsatzeko eta baba berriak sendatzeko.

 

Barnetegi Ibiltaria 2016 - Ez Duzu Ahaztuko



HASI DA BIDAIA!

ETAPA1- UZTAILAK 16 larunbata (Muskiz, Zierbana, Santurtzi, Portugalete)
ETAPA2- UZTAILAK 17 Igandea (Getxo, Sopela, Barrika, Gorliz)
ETAPA3- UZTAILAK 18 Astelehena (Gorliz-Lemoiz-Gaztelugatxe)

Aurten ere oinez zeharkatuko ditugu Euskal Herriko txoko eta pasaiak. Kostaldetik egingo dugu oraingoan. Muskizko La Arena hondartza abiapuntutzat hartu eta berriro ere 15 egun disfrutatuko ditugu jendartean. Euskara lagun Luzuero eta Serantes mendiak izan dira lehenengo etapan igo ditugunak, Portugaletera iritsi arte. Gontzalek Ezkerraldeko inguru honetan gertatutako historiekin arindu digu ibilbidea. Portugaleten gaua pasa ondoren, Bizkaiko Zubitik igaro eta Uribe kosta zeharkatuz 2. etapari ekin diogu. Bidean kala eta hondartza desberdinetan bainua hartzeko aukera izan dugu eta zoragarria izan da. 3. etapan kostaldetik pixka bat urrundu gara. Eguzkipean bakarrik ausartenek edo zoroenek lortu dute Jata mendia igotzea. Poliki-poliki elkar ezagutu dugu hiru egun hauetan eta hurrengo etapak bizitzeko prest gaude. Gaztelugatxen pasa dugu gaua eta berezia izan den arren beroak eta haizeak ez dute gure logalea asetu.

28474683126_a7defcb91c_b 28474683536_31a825bf0c_k 28506662345_6567dd475e_b



Zergatik Barnetegi Ibiltaria?

Ataundik, Deustutik, Gasteizetik, ikasleak, irakasleak, kirolariak, mintzatzera datozenak, oporrak pasatzera datozenak, Euskal Herria ezagutzera datozenak, lagunak egitera datozenak…. DENETARIK TOPATUKO DUZU BERNETEGI IBILTARIETAN!

https://youtu.be/46QfP5w22hA

 

bizikletaz2016



Bizikletazko ibiltaria 2016 – ibilbide berria!!!!

bizikleta1• 15 egunez euskaraz bizi nahi?
• Euskal Herria hobeto ezagutu? (herriak, leku bitxiak, ohiturak, hiztunak, euskalkiak…).
• Bizikletaz ibiliz gustuko opor ederrak pasa nahi?

Barnetegi berritu honetan bizikletan igo eta pedalei ekinez Euskal Herriko leku polit ugari bisitatuko ditugu: Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Bizkaiko zubia (puente colgante), Olite gaztelua,
Matxitxako lurmuturra, San Juan Gaztelugatxekoa, Arabako lautada, Urbasa, Andia, Ultzamako herri ederrak, Irunberriko eta Arbaiungo arroilak, Anboto mendi misteriotsua, Erronkari harana,
Bizkaiko Butroi gaztelua, Otsagi, Irati, Aralar, Omako baso argotua, Baztan … Uztailaren 30etik Zarautzetik abiatuko gara eta 15 egun beranduago, eta mendatez mendate 1.000 kilometro inguru
egin ondoren, Etxarri Aranazko herritarren berotasunean bukatuko dugu.

Batez beste, 65 bat kilometro egingo ditugu behar beste geldiune eginez interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Eta nola ez, erosoago ibiltzeko pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak eta aulkiak…).
Euskararekin lotutako hainbat ekintza egin ahal izango dira:
 -Tokian tokiko hiztunekin harremanetan jarri.
-Jarduera kulturaletan parte hartu: diaporamaren bat ikusi, ipuin kontalariak, erakustaldiak, bertso-afaria, bisita gidatuak.
-Euskararen erabilera sustatzeko tailerra.
 -Musika emanaldia/kontzertu akustikoa.
-Txirringa konponketa tailerra.
 Eta, jakina, irakasleak laguntzeko eta zalantzak argitzeko.

Ibilbide osoa HEMEN duzu, ikusteko, amesteko, deskargatzeko, partrekatzeko….

Eta hemen, egunez eguneko txangoa!

 

Info
Telefonoa: 607 553 255
K. elektronikoa: ibiltaria@aek.eus

 



Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

oinezAEK-ren barnetegi ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira, bizikletaz edo oinez, eta tokian tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutuko dituzte.

Barnetegi ibiltaria, oinez

Barnetegi honetan, Euskal Herria mendebaldetik ekialdera oinez zeharkatzea dugu helburu.
Aurtengo oinezko ibiltariak guztiz berrituta dakar ibilbidea. Kostaldetik gehiegi aldendu gabe ibiliko gara egunez egun, Bizkaiko puntatik Lapurdiko puntaraino, Abrako itsasadarretik Adurreraino. Muskiz, Serantes, Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Gernika, Elantxobe, Gaztelugatxeko Doniene, Bakio, Lekeitio, Sollube, Deba eta Zumaia arteko Flysch-a, Hondarribi, Kukuarri, Larrun, Sara…
Uztailaren 16an, Bizkaiko Muskizko hondartzatik abiatuko gara eta, itsaslabar, mendi, hondartza, kala eta bestelako mendigune eta kostalde ederretatik igaro ondoren, uztailaren 30ean Adur ibaiaren ertzean bukatuko dugu, Euskal Herriko beste muturrean, hain zuzen ere.


Barnetegi ibiltaria, bizikletaz.

Barnetegi honetan, pedalei eraginez Euskal Herriko leku polit ugari bisitatuko ditugu: Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Bizkaiko zubia (zubi esekia), Oliteko gaztelua, Matxitxako lurmuturra,  Gaztelugatxeko Doniene, Arabako lautada, Urbasa, Andia, Ultzamako herri ederrak, Irunberriko eta Arbaiungo arroilak, Anboto mendi misteriotsua, Erronkariko harana, Bizkaiko Butroi gaztelua, Otsagi, Irati, Aralar, Omako baso margotua, Baztan...
Uztailaren 30ean, Zarauztik abiatuko gara eta, 15 egun geroago eta mendatez mendate 1.000 kilometro inguru egin ondoren, Etxarri Aranazko herritarren berotasunak bilduta bukatuko dugu.

Barnetegi bakoitzak 530 euro balio du; guztion trasteak eramateko laguntza-furgoneta, lo egiteko lekuak, jatorduak eta ibilbideari buruzko liburuxkak eta mapak barne.
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Informazio gehiago eta izen emateak:
ibiltaria@aek.eus Tel.: 630 148 159

Ikasi eta bizi izandakoa EZ DUZU AHAZTUKO!



Ikasi eta bizi izandakoa EZ DUZU AHAZTUKO!

Zugarramurdin, Arantzan eta Euskal Herriko hainbat lekutan opor ahaztezinak igaro
zituzten iaz erreportajeko protagonista Remiro-Tobar familiak, Ana Perezek eta Dabid
Romeok, baita beste ikasle askok ere. Hala, euskaltegian ikasitakoa praktikan jarri zuten.

Eta laster, aurtengo Ibiltarien gaineko berri gehiago…  Sorpresaz beterikoak aurtengoak! Adi egon!