Azterketak prestatzeko barnetegi bereziak

AEK-k C1 maila/EGA prestatzeko barnetegi berezia eskainiko du Arantzan. 14 egun (90 ordu), 505 euro. Abuztuaren 14tik 27ra Era berean, 2. maila egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegia ere eskainiko du abuztuaren 28tik irailaren

Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko. Hego Euskal Herrian: ARANTZA eta FORUAn (iraila).

Familia barnetegia: aparteko oporraldia ume eta gurasoentzat!

Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat. Hego Euskal Herrian: ADUNA, FORUA eta ZUGARRAMURDIn. B1-B2-C1 mailak. 12

Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

AEK-ren barnetegi ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira, bizikletaz edo



Zergatik Barnetegi Ibiltaria?

Ataundik, Deustutik, Gasteizetik, ikasleak, irakasleak, kirolariak, mintzatzera datozenak, oporrak pasatzera datozenak, Euskal Herria ezagutzera datozenak, lagunak egitera datozenak…. DENETARIK TOPATUKO DUZU BERNETEGI IBILTARIETAN!

https://youtu.be/46QfP5w22hA

 

bizikletaz2016



Bizikletazko ibiltaria 2016 – ibilbide berria!!!!

bizikleta1• 15 egunez euskaraz bizi nahi?
• Euskal Herria hobeto ezagutu? (herriak, leku bitxiak, ohiturak, hiztunak, euskalkiak…).
• Bizikletaz ibiliz gustuko opor ederrak pasa nahi?

Barnetegi berritu honetan bizikletan igo eta pedalei ekinez Euskal Herriko leku polit ugari bisitatuko ditugu: Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Bizkaiko zubia (puente colgante), Olite gaztelua,
Matxitxako lurmuturra, San Juan Gaztelugatxekoa, Arabako lautada, Urbasa, Andia, Ultzamako herri ederrak, Irunberriko eta Arbaiungo arroilak, Anboto mendi misteriotsua, Erronkari harana,
Bizkaiko Butroi gaztelua, Otsagi, Irati, Aralar, Omako baso argotua, Baztan … Uztailaren 30etik Zarautzetik abiatuko gara eta 15 egun beranduago, eta mendatez mendate 1.000 kilometro inguru
egin ondoren, Etxarri Aranazko herritarren berotasunean bukatuko dugu.

Batez beste, 65 bat kilometro egingo ditugu behar beste geldiune eginez interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Eta nola ez, erosoago ibiltzeko pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak eta aulkiak…).
Euskararekin lotutako hainbat ekintza egin ahal izango dira:
 -Tokian tokiko hiztunekin harremanetan jarri.
-Jarduera kulturaletan parte hartu: diaporamaren bat ikusi, ipuin kontalariak, erakustaldiak, bertso-afaria, bisita gidatuak.
-Euskararen erabilera sustatzeko tailerra.
 -Musika emanaldia/kontzertu akustikoa.
-Txirringa konponketa tailerra.
 Eta, jakina, irakasleak laguntzeko eta zalantzak argitzeko.

Ibilbide osoa HEMEN duzu, ikusteko, amesteko, deskargatzeko, partrekatzeko….

Eta hemen, egunez eguneko txangoa!

 

Info
Telefonoa: 607 553 255
K. elektronikoa: ibiltaria@aek.eus

 



Ikasi eta bizi izandakoa EZ DUZU AHAZTUKO!

Zugarramurdin, Arantzan eta Euskal Herriko hainbat lekutan opor ahaztezinak igaro
zituzten iaz erreportajeko protagonista Remiro-Tobar familiak, Ana Perezek eta Dabid
Romeok, baita beste ikasle askok ere. Hala, euskaltegian ikasitakoa praktikan jarri zuten.

Eta laster, aurtengo Ibiltarien gaineko berri gehiago…  Sorpresaz beterikoak aurtengoak! Adi egon!



Hiriberri-Abodi-Otsagabia

Gaurkoan Orira igotzea zen gure intentzioa baina eguraldiaren iragarpena dela eta, azkenean, Otsagabiako kanpinean pasako dugu gaua. Bidean kantari aritu gara,garai bateko kantak entzun dira hasieran eta bukaeran gaur egungo kantak. Estilo ezberdinak eta kantari ezberdinak entzun ditugu. Oso etapa alaia izan da nekea nabaria den arren,izan ere , hamabigarren eguna da. Gauan irri artean jolas ezberdinakegin ditugu. Ipuin bat sortu dugu euskara praktikatzeko.ioioi



Garralda-Betolegi-Hiriberri

Gaukoa izan da orain arte egindako etapetatik motzena. Garraldan esnatu gara eta euria egingo zuela uste izan dugu lehenengo orduetan. Hala ere, bainujantziak hartu eta Betolegira joan gara sasi eta asun artean. Ura hotza egon arren, gustora egon gara lurrean etzanda; Batzuk kontu-kontari, besteak lotan.

Betolegitik Hiriberrira joan gara eta bertako frontoian sortu dugu gure gunetxoa. Pilota partidu laburra jokatu dugu, baloira jolastu,afaria prestatu eta dutxa hartu.

Orain esterilak eta kolxonetak prestatu eta amets egitera goaz! Ez dudarik izan, biharko eguna ere zoriontsua izango da eta!



Sorogain-Garralda

kkk

Sorogainen esnatu eta euriarekin batera hasi dugu gaurko bidaia. Garraldako Josuk erakutsi digu bidea. Bere azalpenen laguntzaz ezagutu dugu bertako txokoen istorioa. Lainoa lagun izan dugun arren, gaurko etapa arina izan da. Azkenean Garraldako euskaltegira iritsi  gara. Gaur euskaltegikoek egindako afari zoragarria disfrutatuko dugu gitarra baten soinuarekin batera. Mila Esker!

Gaur goizean Mitxel agurtu dugu, aste bat gurekin egin ondoren etxera joan da eta. Beraz, egun tristea da alde batetik, baina bestetik ospatzeko eguna, izan ere, Gontzalen urtebetetzea da. Zorionak Gontzal!″

 



Belate-Saioa-Adi-Sorogain

Behi hotsak entzutean esnatu eta gosaria hartzeko ordua dela konturatu gara. Gosaldu  ostean, eguzkia lagun, Saioarantz abiatu gara maldan gora, baina goialdeko ikuspegiek berehala ahantzarazi dizkigute bidean pasatako maldak. Adin ere, azken malda zaila egin den arren, gora iristean egindako barrek eta jolasek energia berriztu digute. Izan ere, bidea luzea izan arren, pena merezi izan duen ibilbidea izan da. Aste bat pasa ondoren indartsu gaudenaren seinale.

Tontorretik ikusitako herri eta mendiek erakutsi digute, beste behin, zein polita den euskararen herria. Eta gainera, tontor hauek euskaraz igo izanak alaitu digu bihotza.

jijiji

Sorogainen izandako afariarekin amaitu da egun borobil hau!

 



Aralarko San Migel-Iribas-Lekunberri-Ireber-Otxola

Aralarko San Migel santutegiko paisai zoragarria atzean utzita, Iribaseko herritik pasa eta bertako etxe eta loreak disfrutatu ondoren Lekunberrin kafetxo bat hartu dugu. Iriberko tontorrera igotzean ikusitakoarekin pozik geratu gara: bertatik ikusten dira Anboto, Larrun, Saioa, Urbasa, Handia, Txindoki…

3333333

Otsolara iristean euriak harrapatu gaitu baina bertako herritarrek aterpea eskaini ziguten paraje ederrean. Mila esker Arraratseko herriari.

Ibiltarian ez da dutxarik behar, lapiko eta botila urez bete eta garbi-garbiak sentitzen gara.  Dena den, azken egun hauetan egindako euriarekin dutxa bikoitza izaten da.

Ibilaldia  egin ostean, afaria beti izaten da bizigarria! Gaurkoan, gainera, asteburuko bisitarien laguntasunak gehiago goxatu du gau-giroa.



Otsola-Belate

Otsolan esnatu gara eta bart egindako euriak ez du eraginik izan eguna dantzan hasteko. Gaurkoan Koldo gure ibilbide laguna agurtu dugu, bertso eta guzti.

Gaurko ibilbidean ez dugu tontorrik egin baina bordaz-borda ibili gara jan eta edan. Basotik barrena dihoan ibilbidea oso aproposa izan da era guztietako hizketalditxoak izateko.

Helmugara iristean, Belatera, gorputza pixka bat garbitu eta mahaien inguruan eseri gara egun hauetako istoriotxoak elkarbanatzeko.11754716_1647111498844142_576726994935907061_o



LIZARRUSTI-PUTTERRI- ARALARKO SAN MIGEL

Bost egun pasa dira jada eta azkenean ohe batean lo egitea lortu dugu!Gaurkoan, gure gorputza esnatzeko beharrezkoak izan dira kafeak, irriak eta jolasak. Lizarrusti utzi eta zuhaitzpean Putterriko tontorra ezagutu dugu. Lainoartean ezkutatzen zen eguzkiak erakutsi digu bidea. Pasabide estu batetik igarotzea izan da gaurko erronka, azken egun hauetan egindako bazkari eta afari ugariek ondoriorik izan ez dutela argi geratu da.

5 etapa

Azkenean, bidean gora, Aralarko San Migel topatu dugu. Gure arropek lurrin usaia dute azkenean, Urdiaineko arropa garbilekuari esker, Mila Esker Mikel! Gaur elkarren ondoan egotea ez da itogarria izango…

Orain, santutegitik ikusi daitezkeen paisai zoragarriak gozatuko ditugu Irurtzuneko arraindegian erositako legatzarekin batera. On egin!