EGA

EGA siglak Euskararen Gaitasun Agiria esan nahi du. Hortaz, EGA agiria lortzen duena euskara behar bezala ulertzeko eta euskaraz adierazpenak egiteko gai da.
EAEko EGA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren ardura da hiru lurraldeen mailan: matrikulazioak, azterketa materialen prestakuntza, inprimaketa, aztertzaileen izendapenak, argitalpenak, gora-jotzeak, eta abar.
Urtero bi deialdi daude eta matrikulaldiak urtarrilean eta uztailean dira. Informazio gehiago hementxe duzue:
Gainera, PDF honetan bilduta dauzkazue EGAren gaineko ohiko galdera guztiak. Luzetxoa da, baina azalpenak oso argiak dira.
Iturria: Hezkuntza Sailaren web-orria (Eusko Jaurlaritza).