Bilboko AEKren historia

aek 400px zabal

AEK helduen euskara irakaskuntzan diharduen erakundea dugu. Duela 40 urte baino gehiago eratu ziren lehenengo gau-eskoletatik gatoz; izan ere, 2015-16 ikasturtean Santutxu AEK-k 50. urteurrena ospatu du, eta Indautxuk, 30.a.

Beraz, bide luzea egin dugu orain arte, eta horretan jarraituko dugu garai berrietara egokituz. Historia eta esperientzia luzea dugu, denbora horretan guztian AEKn beti ibili gara aurrera begira, ikasteko bide eraginkor eta berrien bila, metodologia eta materialetan behin eta berriro ideia eta aukera berriak uztartzen. Euskaraz mintzatzen, irakurtzen, entzuten eta irakurtzen irakatsi eta euskal kulturan sakontzeko aukera eskaintzea da AEKren zeregina, eta xede nagusia Euskal Herria euskalduntzea.