Metodologia

IMG_20160729_200544829Metodologia komunikatiboa erabiltzen dugu. Horretarako AEK-k sortutako ikastunitateak erabiltzen ditugu, AEKz kanpoko materiala (HABE, Elhuyar, aldizkariak, egunkariak, irratia, telebista, Internet…) alde batera utzi gabe. Eskoletan 4 trebetasunak lantzen dira: entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena; gramatikari ere leku bat uzten diogu, gutxieneko zuzentasun batez ekoizteko.

Hiztunak sortzeko helburuarekin, kultur ekintzak txertatzen ditugu programan, zeren ikasleen eta ikasle-irakasleen arteko elkarreraginari oinarri deritzogun, hiztun erabiltzaileen sarea osatuko eta indartuko bada.