Bilboko euskaltegiok eskaintza berria egingo dugu urtarriletik aurrera talde berriak sortzeko. Informazioa: Los centros de Bilbao abrimos de nuevo la matriculación de cara a formar grupos nuevos en enero. Abajo toda la información:
Larrako-Matxintxu
Gure ordutegiak (Matxintxu AEKn eta Larrako AEKn): 2019-09-02tik 2019-09-13ra: 9:30-14 // 2019-09-16tik aurrera: 9:30-13:30 eta 17-20 (ostiraletan goizez baino ez)
Gure ordutegiak: irailaren 14ra arte 09:30-14:00 // Irailaren 17tik aurrera 09:30-13:30 eta 17:00-20:00
“11 Egun Euskaraz” ekimenari amaiera emateko antolatutakoa da hurrengoa. Ongi etorri! Abenduaren 3an 15:00etan 11 EGUN EUSKARAZ amaitzeko herri bazkaria antolatuko dugu Tintigorrin (Ramon y Cajal 58). Langileek 15€tan, ikasleek eta langabetuek 10€tan eta umeek dohanik bazkalduko dute. Menua izango da otarrainska eta anana entsalada gazi-gozoa oliozpinarekin, zurrukuttuna, fideuá beltza […]
Hemen irakur dezakezue Bilboko Berbalagunak proiektuaren arduradunari, eta AEKidea denari, egindako elkarrizketa: http://uriola.eus/bilbo/1480416975662
Pasa den urriaren 19an, Bilboko AEK-ko euskaltegiok ospatu genuen 2016/17 ikasturtearen hasiera!!! Ondo-ondo hasteko, Kike Amonarriz “engantxatu” genuen eta bakarrizketa ezin dibertigarriagoa eskaini zigun!!! ESKERRIK ASKO, KIKE!!! Oso ondo pasarazi zenigun!!! Jarraian, Berbaditza lehiaketara pasa ginen… eta Txemari argazkiak ateratzeko mesedetxoa eskatu nion, beraz……… Txema: zure ohorean, egin zenuen ahaleginagatik, […]
Hala da! Hemen daude gure saridunak: Miren Jone eta Amparo!!! Txalo bero bat!!! Amparo azken urteotan aritu da euskara ikasten Lizardi AEKn: berak % 50eko deskontua izango du aurtengo matrikulan!!! Eta, lagun on-ona denez, proposatu zuen Miren Joneren izena, berak % 100eko deskontua izan dezan… beraz, matrikula BY THE FACE!!! […]
Datorren ostiralean, irailak 2, AEK-k aurtengo matrikulazio-kanpainaren prentsaurrekoa izango du Kalderapekon, goizeko 11:30ean. Beraz, nahi duen ororentzako gonbita luzatu nahi dugu… anima zaitezte! Etorri Kalderapekora!!!
El euskera para todas las personas y para todos los días lelopean ikusiko ditugu irailean kartelak Bilboko hainbat lekutan: autobusetan, udal-erlojuetan, markesinetan… baita San Mameseko pantailetan ere! Horixe da Bilboko Udalak helarazi nahi duen mezua, abuztuaren 29an aurkeztu zuen kanpainaren bitartez: guztiok ikas dezakegu euskaraz, egunero apur bat. Beraz, badakizue… […]