Curso 18-19 ikasturtea

ZU DONOSTIAN ZAUDE, AEK ERE BAI

EGIN ZURE AUKERA /ELIGE:
Información general / Eskaintza orokorra
Autoaprendizaje / Autoikaskuntza
3.maila-C1-EGA
4. maila – C2

 

Udalak diruz lagunduak
Subvencionados por el ayuntamiento

 

 

 

 

 

 

 

 

Zu Donostian zaude, eta AEK ere bai. Tú estás en Donostia, y AEK también

Tres euskaltegis en Donostia para aprender euskera

IRAILAREN 18an, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?
Irailaren 18an, 11:00etan, ate irekiak Antiguako euskaltegian.  Eskolak A1 maila (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!

 

Antiguako AEKren euskaltegi berria!

Euskaltegi berria erakuts diezaguten hainbat ekitaldi antolatu dituzte antiguatarrek Bagerarekin elkarlanean.

Etor zaitez eta ezagut ezazu! Erregezain (Escolta real) 22 helbidean gaude!

Bagatoz_bagoaz5

 

 

 

 

 

 

Uda 2016

– Uztailean ikastaro TRINKOAK (4 ORDUKOAK)

Maila eta urrats guztiak
uztailaren 1etik 29ra
Amara Berrin
Prezioa: 135€
80 orduko modulua

 

– Irailean HABE azterketak prestatzeko 2 orduko ikastaroak

1., 2. eta 3. mailak
irailaren 2tik 30era
Grosen edo Amara Berrin
Prezioa: 79€
40 orduko modulua

kartelZentrala

IV. Binakako Lasterketa

Martxoaren 20rako binakako lasterketa antolatu du Donostiako AEK-k.

Hiru kategoria egongo dira: neska-neska, mutil-mutil eta neska-mutil. Kategoria bakoitzeko lehenengo hiru bikoteentzat garaikurrak egongo dira eta lehen bikoteek -modalitate bakoitzean-  sagardotegi-menuak irabaziko dituzte Gartziategi sagardotegian.

Nahiz eta lehenengo postuetan geratu ez, parte hartzaile guztiek opari bana jasoko dute. Era berean, guztiek jasoko dute lasterketarako elastikoa, Forum Sporten eskutik eta hamaiketakoa, Super Amarak eta Gartziategi sagardotegiaren eskutik.

Izen-emateak: http://herrikrosa.eus/

Datu gehiago:

Ordua: 10:00etan
Irteera eta helmuga: Boulevardean, Bretxa parean.
Luzera: 6,00km
Prezioa: 20€ aldez aurretik.
Sari-banaketa Bretxan izango da. Dutxak Kontxan.

Animatu eta egin korrika euskararen alde!

Tribualean lehiatu!

TribualAnimatu

 

 

 

 

 

 

 

 

Tribual appa deskargatu eta #euskaldunizate jokoan lehiatuz gero, 500 euro arteko laguntza lor zenezake.

TribualArauak gainean klikatuta ikusiko dituzue.

curso 15/16 ikasturtea

Donostiako AEK-kultur etxeetako egitarauetarako

EGIN ZURE AUKERA /ELIGE:

Información general / Eskaintza orokorra

Autoaprendizaje / Autoikaskuntza

EGA-3.maila-C1

4. maila-C2

 

 

 

Cursos subvencionados por el Ayuntamiento

Udalak diruz lagundutako ikastaroak!

euskaldunizate-aek

 

OUTLET DENDA

Korrika19_2

 

 

KORRIKA 19
OUTLET DENDA , maiatzaren 28 eta 29an (ostegun eta ostirala)

ARROPA SALGAI:
kamisetak: 5 €
izerditakoak: 10 €
txalekoak: 10 €
lepokoak: 3 €
motxilak: 3 €
biserak: 3 €

MAIATZAK 28 (16:00-19:30)
eta 29 (10:00-13:30 / 16:00-19:00)

non: AMARA BERRI AEK (ORDOÑEZ, 7)

2015eko UDA / VERANO 2015

 

– Uztailean ikastaro TRINKOAK (4 ORDUKOAK)

Maila eta urrats guztiak / Todos los niveles
uztailaren 2tik 29ra / del 2 al 29 de julio
Grosen edo Amara Berrin
Prezioa: 135€
80 orduko modulua

– Irailean HABE azterketak prestatzeko 2 orduko ikastaroak

1., 2. eta 3. mailak
irailaren 2tik 29ra
Grosen edo Amara Berrin
Prezioa: 79€
40 orduko modulua

Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntza.
Cursos subvencionados por el ayuntamiento.

 

 

Binakako lasterketarako bi dortsal bikoitz zozketagai

bretxasaria, behin betikoa-page-001

Kaixo, lilatoizale hori!

Lilatoian izena eman dutenen artean binakako lasterketarako bi dortsal bikoitz jarri ditugu zozketatzeko.

Binakako lasterketa martxoaren 8an jokatuko da Donostian eta 6km-ko ibilbidea izango du. Aurtengo lasterketa KORRIKA19 hasi baino lehenago egingo dugu, motorrak berotze aldera.

Lasterketa berean hiru modutara parte har daiteke: neska eta mutila, neska eta neska, eta mutila eta mutila. Zeinek bere sailkapena izango du, noski.

Beraz, beste neska edo mutil batekin apunta zaitezke, zuk nahi bezala.

Zozketan parte hartzeko bidali mezu bat ondoko helbidera: donostia@aek.org

Parte hartzeko azken eguna otsailaren 26a izango da. Irabazleen izenak otsailaren 27an argitaratuko ditugu blog honetan bertan.

Informazio gehiago: www.herrikrossa.com

Zorte on!

Gosariak

Donostiako korrika kulturaleko ekitaldi baten berri eman nahi dizuegu:

Gosariak, Sarrionaindiaren hitzak Gose taldeak musikatuak, Intxaurrondo kultur etxean, otsailaren 13an, ostirala, 22:00etan.

Gosariak_Donostia

 

 

 

 

 

 

 

Adi egon, otsaila eta martxoa ekitaldiz gainezka izango ditugu eta!