Berbalagun kanpaina

Aurtengo kanpaina martxan dago. Animatu eta eman izena! Informazio gehiago HEMEN

 

 

 

 

 

2015/16ko eskaintza

durangaldekoeskaintza-eusk

Gaztelaniaz:
katalogoa 1 gazteleraz blogerako

Ekarri laguna euskaltegira!

zozketa-webAEK-k 2015/16 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-ko ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean.

AEK-ko ikaslea zara? Baduzu euskara ikasi nahi duen lagunik? Nahi adina lagun proposa dezakezu, galdetegia beteta.

Ezagutzen duzu AEK-ko ikasleren bat? Esaiozu zure izena proposatzeko eta galdetegia HAU betetzeko.

Jasotzen ditugun izen guztien artean 2015/16 ikasturterako matrikula bat zozkatuko dugu. Era berean, sariduna gonbidatu duen ikasleak % 50eko beherapena izango du ikasturte horretako matrikulan.

Proposamenak irailaren 23ra arte jasoko dira, eta saridunaren berri irailaren 28an emango dugu.

Informazio gehiago HEMEN.

Matrikulazio kanpaina

AEK-k 2014-2015 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu du

Euskara praktikoalelopean, matrikulazio-kanpainaren berri eman zuten atzo AEKren   koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak eta Artezkaritza Kontseiluko kideek (Asier Amondo, Helios Del Santo, Oskar Elizburu, Iñaki Urkijo eta Bixente Claverie).

Euskara praktikoa kanpainak euskara-ikasleak ditu protagonista, Mugikaren esanetan. Horregatik, hain zuzen, aukeratu du AEK-k Sara Cozar aktorea, kanpainaren irudia izateko; izan ere, Cozarrek EGA titulua eskuratu berri du Donostiako AEKn ikasle izanda. Halaber, agerraldian, beste lau ikasleren testigantza ere erakutsi dute, haiekin grabatutako bideo baten bidez.

Hala, nor bere arrazoiekin, bere helburuekin eta bere mailatik abiatuta, euskara ikastea  posiblea dela eta merezi duela azpimarratu dute AEK-ko arduradunek.

Durangaldeko eskaintza / Cursos

Bolo txapelketa 2014

Durangaldeko AEKn euskararen gustu guztiak

AEK-k eskaintza zabala prest dauka udan ere euskaren gustu guztiak dastatzeko: askotariko barnetegiak (euskalduntze barnetegiak, ibiltariak, familientzako barnetegiak, azterketak prestatzekoak…), ikastaro trinkoak, on line…

Durangaldeko edozein euskaltegitan eman dezakezu izena trinko eta barnetegietan! Informazio gehiago: www.aek.eus