Albisteak
Kontseilua: larunbatean elkarretaratzea Bilbon Astelehenan Kontseiluaren agerraldia izan zen Bilbon eta AEK-k ere parte hartu zuen. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren bueltan, Kontseiluak bilera batera deitu ditu eragile sindikalak eta politikoak ostegunerako. Era berean, horrelako esku-hartzeei desadostasuna agertzeko elkarretaratzea deitu du larunbaterako: Bilboko Justizia Auzitegiaren aurrean (Albiako lorategiak), 11:00etan, Euskaraz […]
Urtero bezala, udaberri honetan ikasleen topaketa antolatuko dugu (abenduan udazkenekoa egin genuen, ikusi blogean egin genuen sarrera). Horrela, Bilboko AEK-ko ikasleek haien euskara kalera atera ahal izango dute eta hainbat ekintzatan parte hartu ere bai. Bakarrizketak, mahai-jolasak, kontzertua… Goizez Indautxun eta arratsaldez Santutxun, eguna ederto pasatuko dugu euskara ardatz izanik. […]
Ekainaren 25era arte datorren ikasturterako aurrematrikula egiteko aukera zabalik egongo da: deskontuak, ordaintzeko malgutasuna, lekua ziurtatzea…. Ez galdu aukera eta euskaltegitik pasa, edo online egin! Informazio gehiago
Hurrengo ikasturtean, 2021/22 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia (AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera). Webgune HONETAN nahiz AEKren edozein euskaltegietan egin daiteke. Aurrematrikula ekainaren 25a baino lehen egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte: – %5eko deskontua […]