Getxoko Lauaxeta euskaltegiko ikasle eta irakasleek babesa erakutsi diote Euskarak 365 egun kanpainari. Horretarako, hona hemen kanpainaren izenean, euskaltegiko sarreran, ordutegiz ordutegi egindako argazki batzuk.
Hemendik aurrera blog honen bitartez izango duzue gure berri. Uribe Kostako AEKideok antolatutako ekintzez gain, beste hainbat konturi buruz arituko gara txoko honetan. Laster arte!