Euskara ikastaroetarako MATRIKULA EGITEKO AZKEN EGUNAK! HABE azterketak 2. deialdia – AHOZKOaren LANKETARAKO ikastaro berezia ORDUTEGI eta MAILA GUZTIAK / Todos los cursos y niveles Cursos de 5, 4, 3, 2 o 1 día a la semana IKASGEL@ (Auto aprendizaje, BOGA programa) Perfiles lingüísticos de HABE / HABEko mailen egiaztapena1. […]
BILBO
Zozketaren zenbaki saritua honako hau da: 31591 Saria jasotzeko telefono honetara deitu behar da: 944159512 Zenbaki saritua duenak uztailaren 30eko eguerdiko 12:00 arte dauka saria jasotzeko epea. Ordurako ez badago, 01591 zenbakia duenak jaso ahal izango du epe berean.
Ekainaren bigarren erdian HABEren ahozko azterketak izango dira BECen, eta, horren harira, idatzizko azterketarekin egin genuen bezala, mintzamen proba hobeto egiteko zenbait ohar eta aholku ekarri dugu hona: Zertan datza azterketa? Azterketa bikoteka egiten da eta atal nagusi bi ditu: bakarrizketa edo hitzaldia eta elkarrizketa edo eztabaida. […]
Atzo, lehengo aldiz, Berbalagunok Bilboko AEK-ko ikasleekin batu ginen azken jaia egiteko. Emaitza ikusita, ez da azken urtea izango, ez. 19:00etan hasi ginen Kalderapekon, turutak prestatzen (bai, bai, kartoi banda ederra muntatu genuen); ondoren, pintxo eta pote pare bat giroan sartzeko eta KALEAN GORA, KALEAN BEHERA ekitaldiari ekin genion. Zazpi […]
Aurreko berrietan iragarri bezala, ekainaren 5ean, osteguna, Legion Condorri buruzko 2.hitzaldia izan zuten Santutxu AEK-ko euskaltegian. Bertara, auzoko hainbat pertsona hurbildu ziren, baita ikasle eta Berbalagunak ere. Giro atsegina izan zen eta hizlariek euren ikuspegia emateaz gain, auzotarrek garai hori nola bizi izan zuten ere adierazi zuten, hainbat pasarte kontatuz […]
Berbaditza lehiaketaren helburua euskararen erabilera sustatzea da, bereziki, irakurmena eta idazmena. Bilbon euskara ikasten ari diren lagunak eta Bilboko euskaldunak harremanetan jartzea, erabilera esparrua eskainiz. Bestetik, hizkuntzaren kalitatearen garrantziaz konturaraztea ere badugu helburu. Ekitaldi hau lehiaketa bat da funtsean, baina lehia bera baino harago, ikasgeletatik kanpo euskaraz jarduteko […]
LEGION CONDOR-i buruzko hitzaldia Santutxuko AEKn Asteazkenean, maiatzak 28, Legion Condor-i buruzko lehenengo hitzaldia egin zuten Santutxu AEK euskaltegian. Hizlariak Aitor Argote eta Klaus Armburster izan ziren. Hasieran, serio samar hasi bazen ere, berehala jendearen jakinmina piztu eta galderak hasi ziren, hitzaldia baino lagun arteko elkarrizketa sortuz. Oso […]
“LEGION CONDOR-EK ERAGINDAKO GERNIKAREN SUNTSIPENA” erakusketak, 17 panelen bitartez, 36/37ko gerran, nazien bidegabekeria islatzen du eta bide batez, hutsune historikoak ere betetzen laguntzen digu (adibidez, gutxik dakite Alemaniak Espainiari Rifteko gudan laguntza eman zionik). Horrelako bitxikeria gehiago jakin nahi badituzu,orain da zure aukera, 2 astez Santutxuko AEKn erakusketa aparta ikusgai […]
Lizardi Mintza Taldeak (LMT) eta Lizardi AEK euskaltegiak anatolatuta Animatu zaitez! Sarrera musu-truk!
AEK-ko euskaltegiko ikasleei zuzendutako programa hau urtean birritan egiten da, neguan eta udan. Berton eskaintza osoa aurkitu ahal izango duzu. Denetariko liburuak, musika, jolasak… Eskaera zure euskaltegian bertan egin behar duzu fitxa hau betez. Katalogoa ikusi nahi? Udako irakurle kanpaina
Euskara freskue auzokue ! Atzo, hilak 28, DARABILBO programaren 2.edizioa aurkeZtu zen Bilboko Alondegian. Aurtengo berezitasunei eta berrikuntzei buruzko informazio zehatzagoa lortzeko, eta antolatu diren ekimenetan izena emateko, jo ezazu helbide honetara: darabilbo.blogspot.com Hona Maiatzaren programa zehatza: