ERRIGORAren produktuen banaketa Gasteizen

Datorren larunbatean, apirilaren 24an, egingo da ERRIGORAren “eskutik eskura” kanpainaren produktuen (oliba olioa, kontserbak, pasta…) banaketa Gasteizen. Beraz, produkturen baten eskaera egin bazenuen adi informazioari:

  • DATA: apirilaren 24a, larunbata.
  • ORDUA: goizez eta arratsaldez egingo da banaketa. Abizenaren lehen letraren arabera egingo da:
    • GOIZEZ (10etatik 13etara) “A” -tik “H”-ra hasten diren abizenak.
    • ARRATSALDEZ (17etatik 20etara) “I”-tik “Z”-ra hasten direnak.
  • LEKUA: Txagorritxuko auzo elkartearen egoitzan, Gazalbide merkatal zentroan.

Banaketa segurua eta eraginkorra izan dadin honako arauak errespetatzea eskatzen da:

  • Ilaran 2 metroko distantzia gordeko dugu.
  • Eskaera aurrez ordaindu ez baduzu, ekarri zenbateko zehatza.
  • Eskaera handia bada, ahal izanez gero, ekarri kutxak eramateko gurditxoa (edo nahikoa esku).

ERRIGORAren oinarrietako bat auzolana izanik, banaketa lanetan laguntzeko deia egin nahi dizuegu. Horretarako hainbat aukera dituzue: kamioia deskargatzen laguntzea (ostiralean, apirilaren 23an, arratsaldeko 19etan Txagorritxuko auzo elkartean, Gazalbiden) edota larunbatean produktuak banatzen lagunduz (goizez 10etatik 13era edo arratsaldez 17etatik 20etara).

Laguntzeko prest bazaude bidali mezua gasteizerrigora@gmail.com helbidera.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude