Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Igandean 80 ekitaldi baino gehiago egingo ditugu Euskal Herrian zehar. Gasteizen, 12etan Andre Mari Zuriaren plazan dugu hitzordua. Ez hutsik egin!

Euskal Herriko herrialde guztietan egingo dira, eguerdiko 12etan, ekitaldi xumeak. Gasteizen, Andre Mari Zuriaren plazan dugu hitzordua.

Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamikaren barruan antolatu diren ekitaldiak dira, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko.

AEKren mezua irakurtzeaz gain, giroa berotzeko, bi abesti entzungo dira herri guztietan. Batetik, “Euskal Herrian Euskaraz” abesti ezaguna, eta, bestetik, berariaz egun horretarako sortu den “Lekukoa mingaina” bertso-rapa. Bestalde, bestelako ekintzak izango dira: bertsolariak, musikariak…ariko dira, besteak beste.

Ekarpenak egiteko kanpainak ere aurrera jarraitzen du. KORRIKA atzeratu behar izateak AEKri eragindako kalte ekonomikoari aurre egiteko herritarren bultzada ekonomikoa behar dugu. Ekarpenak hemen egin ditzakezue.

Azkenik, hainbat eragilerekin lantzen ari garen lan-ildo komunaren berri eman nahi dizuegu. Gobernu eta hiritarrek jokatzen duten rolaz gain, eragileek ere paper garrantzitsua dutelako helduen euskalduntzean.

ANIMATU ETA EMAN ZURE BULTZADA!

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *