Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Errigoraren 2021eko “Euskarari puzka” kanpaina martxan da. Eskatu zure saskia!

Urtero bezala Errigoraren “Euskarari puzka” kanpaina martxan da. Nafarroa hegoaldeko produktuak eskuratuz zonalde horretan euskarari bultzada emateko aukera paregabea. Urriaren 23tik azaroaren 11ra arte eska dezakezu saskiak. Hiru aukera dituzu: Beltza, berdea eta zuria.

2013an ekimena martxan jarri zenetik, milioi bat euro baino gehiago bideratu dituzte Nafarroa erdialde eta hegoaldean euskara bultzatzera.

Norabide berean Agerraldia izeneko dinamika ere sortu zuten, zeinaren bidez euskara bultzatzeko hainbat ekimen jarri dira martxan: ludotekak euskaraz, kirol taldeak, euskara egunak…

Kanpainarekin bat egin eta saskia eskatu nahi baduzu, gure euskaltegiren batera hurbildu edota egin eskaria internet bidez: www.errigora.eus

ERRIGORAREN BIDEZ ELIKADURA SUBIRAUTZA ETA EUSKARA BULTZATU!

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *