Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

AURKEZTU DA DAGOENEKO 22. KORRIKA

AEK-k antolatuta, 22. KORRIKAk Amurrio eta Donostia lotuko ditu, martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean. Hautatutako leloa “HITZEKIN” da eta omenduak, berriz, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak.

Azaroaren 17an egin zen 22. KORRIKAren aurkezpena Donostiako San Telmo museoan. 2022. urtean egingo den KORRIKA Amurrion hasiko da martxoaren 31n etaapirilaren 10ean Donostian amaituko da. 11 egun eta 2.500 kilometro.

HITZEKIN

HITZEKIN izango da edizio honetako leloa. Hizkuntza hitzekin osatu eta komunitatea ekimenekin eraikitzen delako. Euskarak euskaldun (pro)aktiboak behar dituelako, konbentzimendutik ekintzetara, praktikara, jauzi egingo dutenak. Hitz egiteko ordua da, ekiteko ordua. Zerekin? Hitzekin, Hitzarekin eta Ekinarekin.

OMENDUAK

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izango dira 22. KORRIKAren omenduak. Orain dela 34 urte EKIN zioten euskaraz aritzeari eta haiei esker jende askok EKIN zioten, EKIN diogu eta EKINgo diote. Beren komunikazio tresna HITZEKIN osatu dute. 34 urtetan erakutsi duten konpromisoagatik eta EKINagatik omendu nahi ditu 22. KORRIKAk.

SPOTA

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *