Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Abenduaren 2an zabalduko da Gasteizko KORRIKA denda

22. KORRIKAren Gasteizko denda Barnekale / Nueva Dentro kaleko 3. zenbakian egongo da.

QR kodean aurkituko dituzu dendaren ordutegiak.

22. KORRIKAren arropa diseinu berriak ezagutu nahi al dituzu? Material organikoz egindako elastikoak? Bada, etor zaitez abenduaren 2an irekiko dugun Gasteizko KORRIKA dendara.

Eta hurbil ezin bazintezke, lasai! Sar zaitez korrika.eus webgunearen denda atalean; bertan online erosketa egiteko aukera izango duzu!

Titi-tapa badator KORRIKA!!!

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *