Korrika materiala oparitu

Laster Olentzero etorriko zaigu, eta guztiok eskutitzean zer eskatu jakin barik gabiltza. Beste ideia askoren artean Korrika materiala eskatzea proposatu nahi dizuegu. Baina, zelan lortu?

Uribe Kostako AEK-ko euskaltegi guztietan salgai topatuko duzue material sorta ederra: kamisetak, sudaderak, biserak, … aita, ama, neba-arreba, amama, osabentzat…

On-line erosteko aukera zabaldu du aurten ere Korrikak; http://www.korrika.eus/denda/ linkean klikatu eta Korrika denda birtualean sartuko zara, zure erosketa erosoago egin ahal izateko.

Eta, azkenik, astebururako zure planetan Leioako Nekazal Azokara joatea sartzen bada,  bertan ere, gustukoen daukazun kamiseta, motxila, … eskuratzeko aukera ederra izango duzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude