Eskutik eskura: kontserba loteen kanpaina

11169961_1638162573086395_4030294979992509545_nNafarroa hegoaldeko uzta, eskutik eskura proposamenaren bigarren kanpaina honetan barazki menestra, potxak, pikillo piperrak (ekologikoak eta konbentzionalak), zainzuriak eta orburuak eskatzeko tartea emango dugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan, Nafarroa hegoaldekoak propio diren produktu hauek Euskal Herri osoan zabalduz.

Maiatzaren 14tik 26ra Euskal Herriko hainbat herritan banatuko den eskuorria betez ala, epe berean, gure webgunean (http://www.errigora.eus/eskutik-eskura-kontserba-loteen-kanpaina/) eskegiko dugun inprimakia betez eskatu ahal izango dira kontserba loteak.

Inprimakia betetzerakoan, produktuak Errigorak eskaintzen dituen jasotze puntuetako bat aukeratu beharko du kontsumitzaileak, eta zehaztuko zaion egutegi eta ordutegian joan beharko du jasotzera. Ordainketa loteak hartzerako orduan egin beharko da.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude