Laguna euskaltegira ekartzeak saria dauka

zozketa1Zuk euskara praktikoa, norekin? ekimenaren bidez, 15/16 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-k ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean. Funtzionamendua oso erreza da!

AEK-ko ikaslea zara? Nahi adina lagun proposa dezakezu, galdetegi HAU beteta. Nahi beste aldiz bete dezakezue. Lagun ezberdinak proposatuta, jakina!

Ezagutzen duzu AEK-ko ikasleren bat? Esaiozu zure izena proposatzeko, eta zorte on!

Jasotzen ditugun izen guztien artean 15/16 ikasturterako matrikula bat zozkatuko dugu. Era berean, sariduna gonbidatu duen ikasleak% 50eko beherapena izango du 15/16 ikasturteko matrikulan. Proposamenak irailaren 23a arte jasoko dira eta saridunaren berri irailaren 28an emango dugu.

Animatu lagunak, senideak, lankideak… euskaltegira matrikulatzera eta euskara praktikoa ikastera/lantzera!!

– See more at: http://www.aek.eus/index.php/eu/1360-laguna-euskaltegira-ekartzeak-saria-dauka#sthash.4KfvNbgB.dpuf

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude