C2(4.maila) prestatzeko matrikula zabalik

Ikasturte honetan C2(4.maila) prestatzeko ikastaroa antolatu du Uribe Kostako AEK-k. Ikastaroa bitan banatzen da: aurrez aurrekoa eta tutoretzak. Aurrez aurreko saioak proiektuaren aurkezpen eta azalpenetarako, zehaztutako edukiak lantzeko eta egiaztatze-probak prestatzeko erabiliko dira. Saio hauek astean bi egunetako modulazioan planteazen dira: astearte eta ostegunetan (goizez 9:00-12:00 eta arratsaldez 17:00-20:00 ordutegian.)

Oraindik izena emateko denbora dago ikastaroaren hasiera eguna urriaren 13a izango delako.

Matrikula egiteko behean agertzen den telefonora dei dezakezue.

4maila

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude