ERRIGORA: … euskarari puxka!

“Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpainari hasiera emateko  aurkezpena egin da gaur (urriak 20),  Iruñeko Katakrak liburudendan.  Bertan, AEK, Sortzen, Ikastolen Elkartea, Zazpiak Bat, Errigora elkarteen ordezkariak eta ekoizleak elkartu dira.

50 €-ren truke Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu; kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak. Merkatuko prezio berean, baina desberdintasun nabarmen batekin: %25 euskarari bideratuko zaio, herritar askoren lan bolondresari esker. Aurten bildutako dirua 3 proiektu zehatzetara bideratuko da:

· Lodosako Ibaialde eta Vianako Erentzun ikastola: bizirik irauteko ezinbesteko duten elkartasun ekonomikoa indartzera.
· Erriberako AEK: Egoera ekonomikoa arintzera, beka fondoa handitu eta zabaltzera eta sustapen kanpaina bat garatzera.
· D eredua Nafarroa osora zabaltzea bilatzen duten ekimenetara.

Bihartik aurrera eta azaroaren 6a bitartean zure saskia Uribe Kostako AEKren euskaltegietan eska dezakezu.

Hartu eta eman… eta euskarari puzka!

puzka15kartela

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude