Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Orain, udako barnetegia %25 merkeago!

barnetegi deskontuaAEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, martxoaren 1etik 18ra izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik.

Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu.

Gainera, hainbat aukera duzu: familia barnetegiak, euskalduntze barnetegiak, mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak, EGA/C1 prestatzekoak…

Aprobetxatu AEK-ren eskaintza berezia*! Ez galdu aukera!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude