Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Udan, euskara ikasleengan zerbait ezberdin, opor usainekoa, egiteko gogoa nagusitzen denez, barnetegi mota ezberdinak antolatu ditu AEK-k Ipar zein Hego Euskal Herrian: familientzako barnetegia, ibiltariak…

Duda barik, euskalduntze barnetegiak udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena eskaintzen dute. Barnetegietan denetarako astia dago: eskolarako (egunean 6/7 orduko eskolak ematen dira), txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko.

Barnetegiak herri euskaldunetan egingo dira; Arantzan (Nafarroa) eta Foruan (Bizkaia). Hegoaldeko barnetegien datak hauexek dira:

B1, B2 eta C1 mailak:
Uztailaren 2tik 15era, Foruan
Uztailaren 16tik 29ra, Arantzan
Uztailaren 30etik abuztuaren 12ra, Arantzan
Abuztuaren 13tik 26ra, Arantzan
Irailaren 3tik 16ra, Foruan.

A2 maila:
Uztailaren 16tik 29ra, Arantzan

Izena emateko epea: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Prezioa: 505 euro

Ipar Euskal Herrian, Urepelen egingo dira euskalduntze barnetegiak eta maila guztiak eskainiko dira. Aukera bi daude: 12 eguneko barnetegia edo 24koa.

Euskalduntze barnetegia, 12 egun. Uztailaren 16tik 27ra eta uztailaren 30etik abuztuaren 10era. Prezioa: 635€ / langabetuentzat: 545 €

Euskalduntze barnetegia, 24 egun. Uztailaren 16tik abuztuaren 10era. Prezioa: 1.197€ / langabetuentzat: 1035 €

Eta euskalkiren bat ezagutu nahi izatekotan, xiberera ikastaroa dago aukeran, maila guztietako ikasleei zuzendua. Uztailaren 30etik abuztuaren 4ra eskainiko da, Mendikotan (335 € -langabetuentzat 290 €)

Izena emateko epea: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko:
– 946 464 000 edo 673 200 100 telefono zenbakietara deituta.
– AEK edozein euskaltegira jota
udabarnetegiak@aek.eus helbidera idatzita.

Udako eskaintza osorik HEMEN

DESKONTUAK (Hegoaldean)
AEK-ko ikasleei %5 (ikasturtean 119 ordutik gorako ikastaroa egin badute)
2 barnetegi egiteagatik, %103 barnetegi egiteagatik, %15
3 seme-alabarekin eginez gero, %10 haur guztien matrikularen gainean
Aplikatutako deskontuak orotara ez dira %15 baino gehiago izango.

AEKn UDAKO PLAZER TXIKIAK

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude