ZU HEMEN ZAUDE, AEK ERE BAI

Ikasturte berriaren aurkezpena egin dugu; izan ere, Uribe Kostako AEK-ko euskaltegi guztietan matrikulazioa zabalik dago. Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko.

Euskara ikasi eta landu nahi baduzu, edonon zaudela, bertatik bertara duzu AEK-ko euskaltegi bat, 100 euskaltegi baino gehiago, Euskal Herri osoan. Zu hemen zaude, AEK ere bai.

Beraz, bilatu hurbilen duzun euskaltegia, eta, urtero bezala, euskara praktikoa ikasteko eta lantzeko aukerarik onena eskainiko dizugu, eta lortuko duzu etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea, lan-egoera hobetzea, bilatzen ari zaren euskara-maila eskuratzea… AEKn, zure eskariari erantzungo dion eskaintza aurkituko duzu: eskolak euskaltegian, autoikaskuntza, online ikastaroak, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria…

Bestalde, amaitu aurretik, azpimarratu nahi dugu erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek..) diru-laguntzak ematen dituztela. Diru-laguntzen gaineko informazio hori, ikastaroena, hizkuntza-agiriena eta abar webgune honetan aurkituko dituzue.

IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?

Irailaren 18an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!

 

 

 

 0 2 0googleplus0
  • <<<12345>>>
    • AIZU! aldizkaria kalean

      AIZU! aldizkaria kalean AIZU! aldizkariaren ale berria euskaltegian jasoko dute dohainik AEK-ko ikasle guztiek lehen eskola egunean. Harpidedunek ere jasoko dute etxean. Ohi bezala, askotariko gaiak jorratu dituzte:  Maite…

    <<<12345>>>
  • <<<12345>>>

ekarrilagunaeuskaltegira18 19

euskaraldia aek

eusLiderrak ahize

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude