Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

19/20 ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia AEKn

2019/20 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron. Orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta!

Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek -AEK-ko ikasleek edo ikasle berriek- honako onura hauek izango dituzte:

– %5eko deskontua 19-20 ikasturteko matrikularen prezioan
Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa (lehenengo ordainketa):

– 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
– 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €

Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Hortik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.

Izen emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan // 673 200 100 // 946 464 000

Aprobetxatu AEK-ren aurrematrikula eskaintza berezia. Eman izena ekainaren 19a baino lehen; eta ikasi eta landu euskara gure euskaltegietan!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude