Monthly Archives: February 2014

Toponimia ibilbidea Leioan barna

Leioako historian murgiltzeko prest? Leioako txokoen izenen jatorria ezagutu nahi? Martxoaren 1ean, toponimia ibilbidea egingo dute bertako berbalagunek Leioan barna, metro geltokitik abiatuta.

Animatu, eta parte hartu!

Eguna: Martxoaren 1ean
Ordua:11:ooetan
Lekua: Metro geltokitik abiatuta
Hizlaria: Aitor Fernandez de Martikorena historialaria

Gaur, euskara praktikatu; bihar, euskaraz bizi!

Martxoaren 29an izango da Esaera Zaharren Txapelketa, Sopelan

Aurreko asteetan komentatu genizuen moduan, Sopelako Esaera Zaharren Txapelketaren XXI. edizioa gerturatzen ari zaigu. Bertsoak eta atsotitzak elkartzea eta euskaraz primeran pasatzea da ekitaldiaren xedea. Lehiaketan taldeka – 2, 3 edo 4 lagunek osatutako taldea- hartzen da parte eta izena eman behar da martxoaren 24a baino lehen.

Partehartzaileek bertsoak entzun eta esaera zaharrekin identifikatu beharko dituzte. Esaera zahar horien zerrenda (100 esaera) eta azalpenak AEKren webgunean aurkituko dituzue, parte hartzeko asmoa dutenek ikasteko eta “entrenatzeko” aukera izan dezaten.

Txapelketak bi saio ditu. Goizean, 11:00etatik aurrera, parte-hartzaileak multzoka banatu eta nor bere ibilbideari lotuko zaio, tabernaz taberna, musika-giroan. Zeregina izango dute ALBEko kideen bertso idatziak entzun eta, bakoitzaren azpian gordetzen den esaera zaharra zein ote den erabakita, atsotitza asmatzea eta zuzen esatea. Horrela, multzoetatik talde bana sailkatuko da final-erdirako. Puntu gehien eskuratutakoa, hain zuzen.

Ondoren, 15:00ak aldera, herri-bazkaria izango da, Ander Deuna ikastolan. Bazkalostean, berriz, final-erdiak eta finala jokatuko dira, ia-ia goizeko modu berean. Izan ere, oraingoan bat-bateko bertsoak adituko dituzte taldeek, Maddi Sarasua eta Eneritz Zabaleta bertsolarien ahoetatik.

Sariak: asteburua landetxe batean irabazleentzat eta 4 pertsonarentzako afariak finaleko taldeentzat. 100 esaera horietatik berariaz egun horretarako sortua dena asmatzen duenak ere sari berezia jasoko du (99 zaharrak dira, bilduma, liburu, aldizkari edo web-orrietatik aukeratuak; bestea, ostera, berria da).

Informazioa eta izen emateak: telefonoz (618.57.44.45 / 695.77.40.15) edo posta elektronikoz (jose-p@aek.org / aitor-f@aek.org ). Inskripzioak 10 euro balio du taldeko eta bazkariak 20 euro pertsonako.

Bi munduetako gauzarik onenak

Dagoeneko, ez duzu, “on-line ala aurrez aurre?” galdetu beharko. Esparru bakoitzeko abantailak ikastaro bakarrean bildu ditugu. Euskara  prozesua ahalik eta eraginkorren egitea da gure asmoa. Horretarako, teknologiek (IKTek) ematen dizkiguten baliabideak aurrez aurrekoaren giza berotasunarekin uztartu ditugu Uribe Kostako AEK euskaltegietan.

Unitate bakarrean uztartu ditugu jardun guztiak, bi esparruak, on-line eta aurrez aurre, eta C1 mailan ikastaro konbinatua eskaintzen hasiko gara martxoaren 3tik  ekainaren 27ra. Ikasleak hamabost egunerik behin programazioa (ariketak, atazak, ikas materialak…) jasoko du programazioa -ikastaroaren ardatza- eta bertan helaraziko zaizkio ikasleari, burutu beharreko ibilbidea, helburuak eta ebaluaziorako tresnak. Programazio bakoitza burutzeko astean 4,5 ordu on-line beharko ditu, eta aurrez aurreko saioetan 2 ordu. Saiook Getxoko Lauaxeta euskaltegian egingo dira.

Programazioaz gain beste hainbat baliabide edukiko ditu eskura ikasleak: tutoretza saioak aldiro, bere beharrei lotutako osagarriak, bere kabuz aritzeko baliabide-bilduma, ikaskideekin zein tutorearekin komunikatzeko tresnak, portfolioak.

Alor teknikoari dagokionez, ez da beharko aparteko mailarik, aski izango da IKTen oinarrizko erabilpena (testu dokumentuak sortu eta editatu, posta elektronikoa kudeatu, web-orrietan nabigatu). Gainera, ikasleek artapen tekniko jarraitua izango dute ikastaro guztian zehar.

Ikastaroaren prezioa: 400€.

Eman izena otsailaren 28a baino lehen!

Informazio gehiago:

LAMIA AEK euskaltegia
Dr. Luis Bilbao Libano 8-behea. Leioa 944646063 lamia@aek.org

LAUAXETA AEK euskaltegia
Iparbide 6,behea Algorta-Getxo 944304734 lauaxeta@aek.org

JENTILBASO AEK euskaltegia
Iberre 5-behea Gorliz 946773646 jentilbaso@aek.org

Kristo 8 Plentzia 946773607

 

 

Egarri dagoenari… …ur lohirik ez

Sopelako Esaera Zaharren XXI. Txapelketa

Udaberria ate joka daukagu, eta horrekin batera Sopelako Esaera Zaharren Txapelketaren XXI. edizioa. Agendak hartu eta, martxoaren 29a gorriz markatu, egun hori, hain zuzen ere, aukeratu dutelako antolatzaileek aurtengo ediziorako.

Lagun koadrila osatzeko tartea hartu eta, martxoaren 24ra arte izena emateko aukera izango duzue. Horretarako eman beharreko datuak: taldearen izena, kideren baten telefono-zenbakia, edota posta-helbide elktronikoa. Informazio guztia bidaltzeko eta kontakturako bideak:

jose-p@aek.org / 618 574 445
aitor-f@aek.org / 695 774 015
lauaxeta@aek.org / 944 304 734
lamia@aek.org / 944 646 063
jentilbaso@aek.org / 946 773 646-946 773 607

Izena ematean, inskripzio gisa, taldeek 10€ ordaindu behar dute. Antolaketa lana erraztearren, dirua kontu honetan: 3035 0196 73 1961090811 (Laboral Kutxa), aurretik sartzea eskatzen da.

 

ANIMA ZAITEZTE!

Leioako I. mintzodromorako motorrak berotzen!

Aurten, martxoaren 19an, Leioako I. berbodromoa egingo dugu. Leioa herriko euskaldunak batu, eta euskaraz mintzatuko gara hainbat gairi buruz.
Parte hartzera anima zaitez, eta izena eman Lamia AEK euskaltegian, Mastitxu udal-euskaltegian, edota leioa_berba@aek.org helbidera mezu bat bidaliz.

Animatu, eta parte hartu!

Sagardotegira Gorliz eta Plentziako lagunekin!

Aurton ere, Uribe Kostako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuak antolatuta, Gorliz eta Plentziako lagunok sagardotegira joateko aukera edukiko dugu.

Irteera otsailaren 15erako programatu digute Euskara Zerbitzuko lagunek: goizeko 11:30ean, Gorlizko Itsasbide 30eko bus geltokitik, eta 11:45ean, Plentziako Charterretik. Buelta 01:00etan aurreikusi dute.

Izena emateko aukera urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean, Gorlizko Kultur Etxean eta Plentziako Goñi Portalen egongo da, eta irteeraren prezioa 35€koa da, menua eta autobusa barne.

Gorliz eta Plentzian erroldatuek lehentasuna izango dute!!!

Apunta zaitez lehenbailehen!!!

Autobusa Gorliz eta Plentziako udalek diruz lagunduko dute.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua.

Santa Ageda bezpera, egun handia euskaltegietan

Bihar, otsailak 4, Santa Ageda egunaren bezpera dugu, egun polita Uribe Kostako euskaltegietako ikas-irakasleentzat. Urtero lez, gure herrietako bazterretatik ibiliko dira kopla zaharrak abesten eta ahal dena biltzen.

Getxoko AEKideen kasuan, ALBEko bertsozaleekin elkartu eta baserriz baserri  ibiliko dira goizetik gauera oles ta oles, oletan.

Beraz, biharko egunean euskaltegira hurbiltzeko asmorik badaukazu, baserritar jantziaz eta abesteko gogoekin etorri.

Eta, kopla zaharrak dioen bezala:

EMOTEN BOZU EMOIZU

EMOTEZPOZU ESAIZU

BESTE BATERA JOTEKO BERE

BELUTXU EGITEN DASKU!

                                                                                                                                                             IEUP!!!