Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Bi munduetako gauzarik onenak

Dagoeneko, ez duzu, “on-line ala aurrez aurre?” galdetu beharko. Esparru bakoitzeko abantailak ikastaro bakarrean bildu ditugu. Euskara  prozesua ahalik eta eraginkorren egitea da gure asmoa. Horretarako, teknologiek (IKTek) ematen dizkiguten baliabideak aurrez aurrekoaren giza berotasunarekin uztartu ditugu Uribe Kostako AEK euskaltegietan.

Unitate bakarrean uztartu ditugu jardun guztiak, bi esparruak, on-line eta aurrez aurre, eta C1 mailan ikastaro konbinatua eskaintzen hasiko gara martxoaren 3tik  ekainaren 27ra. Ikasleak hamabost egunerik behin programazioa (ariketak, atazak, ikas materialak…) jasoko du programazioa -ikastaroaren ardatza- eta bertan helaraziko zaizkio ikasleari, burutu beharreko ibilbidea, helburuak eta ebaluaziorako tresnak. Programazio bakoitza burutzeko astean 4,5 ordu on-line beharko ditu, eta aurrez aurreko saioetan 2 ordu. Saiook Getxoko Lauaxeta euskaltegian egingo dira.

Programazioaz gain beste hainbat baliabide edukiko ditu eskura ikasleak: tutoretza saioak aldiro, bere beharrei lotutako osagarriak, bere kabuz aritzeko baliabide-bilduma, ikaskideekin zein tutorearekin komunikatzeko tresnak, portfolioak.

Alor teknikoari dagokionez, ez da beharko aparteko mailarik, aski izango da IKTen oinarrizko erabilpena (testu dokumentuak sortu eta editatu, posta elektronikoa kudeatu, web-orrietan nabigatu). Gainera, ikasleek artapen tekniko jarraitua izango dute ikastaro guztian zehar.

Ikastaroaren prezioa: 400€.

Eman izena otsailaren 28a baino lehen!

Informazio gehiago:

LAMIA AEK euskaltegia
Dr. Luis Bilbao Libano 8-behea. Leioa 944646063 lamia@aek.org

LAUAXETA AEK euskaltegia
Iparbide 6,behea Algorta-Getxo 944304734 lauaxeta@aek.org

JENTILBASO AEK euskaltegia
Iberre 5-behea Gorliz 946773646 jentilbaso@aek.org

Kristo 8 Plentzia 946773607

 

 

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *