Monthly Archives: February 2015

Lauaxeta AEK euskaltegian eskatu martxoaren 4ra arte

Udazkeneko saskian probatutako produktu horiek
nola ekarri egunerokoan gure sukaldeetara?
OTSAILAREN 20-tik MARTXOAREN 4-ra nafar olioa 50 herritan eskuragai.

 

822ce886-c2f6-48e9-b18f-1458cd6518fb

Korrika 19: Uribe Kostako aurkezpen mundiala ostiralean Urko kiroldegian

KARTEL AURKEZPENAKorrika 19 gero eta gertuago daukagu, usaintzen dugu, eta herrietan batzordeak martxan dauzkagu.

Uribe Kostako herritar eta hiritar guztiei aurkeztu beharko dizkiegu Korrika 19k ekarriko dizkigun guztiak.

Horretarako bariku honetan, hilak 27, Sopelako Urko kiroldegian aurkezpen mundiala izango dugu: moda desfilea, herritarren ekarpenak, musika, argazkiak, luntxa, … benetan itzela izango da!!!

Beraz, badakizue, barikurako beste planik ez egin!

KORRIKA BADATOR!!!

Glotodidaktika ikastaroa martxotik maiatzera

AEK-n euskara irakasle aritzeko, oinarrizko glotodidaktika ikastaroa antolatu dugu, martxoaren 6tik maiatzaren 15era. Ikastaroa konbinatua izango da (aurrez aurreko 5 eskola eta on-line jarduerak) eta 450 euro balio du.

Aurrez aurreko eskolak aukeratutako hiriburuan (Bilbo, Donostia, Gasteiz edo Iruñean) eskainiko dira, goizeko 9:00etatik 13:30era, martxoaren 6, 13 eta 27an eta apirilaren 17 eta 24an.

On-line lanari dagokionez, http://www.egela.aek.org plataforma erabiliko da. Nahi izanez gero hemen ikusi ahal dituzue ikastaro ezberdinen ereduak (erabiltzaile izena eta pasahitza: demoak)

Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.org

Matrikulazioa zabalik otsailaren 27ra arte!

postala.indd

Aurten ere lurra astinduko dugu Getxoko ikasleok eta bertsozaleok

Eguraldiari aurre eginez, Agate Deunari abestera irten gara goiz-goizetik Lauaxeta AEK euskaltegiko ikasle-irakasleok eta ALBEko bertsolariak. Ohitura zaharrari jarraituz, Getxoko bazterrak astinduko ditugu lurra esnatzeko.

Beraz, gauera arteko beta daukazue txapela/zapia eta abarkak janzteko eta gurekin animatzeko!

IMG_20150204_092347 IMG_20150204_092510IMG_20150204_092500