Monthly Archives: May 2015

%5eko deskontua datorren ikasturterako aurre-matrikulan

AEK-k abian du hurrengo ikasturterako aurre-matrikula egiteko eskaintza berezia. Euskara ikasteko asmoa baduzu, ez itxaron, izena orain emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta:

* %5eko deskontua hurrengo ikasturteko matrikularen prezioan

* Ordainketa malguagoa, epe bat gehituko da ohiko ordainketa epeei

* Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Izena emateko epea, jadanik hasita, ekainaren 19ra arte, egongo  da  zabalik AEKren edozein euskaltegitan.

eskaintza_berezia-bs1eskaintza_berezia-2bs

 

Udako trinkoetan izena emateko epea zabalik

uda 2015 informazioa euskaltegietako orria prezio barik

Batxilergoko ikasleentzako trinkoa ekainean

Udako oporrak luze egiten zaizkie batxilergoko ikasleei, eta AEK-k ekaina aprobetxatzeko eskaintza egin nahi die oraingo honetan.

B-2 edo C-1 mailak prestatzeko ikastaro trinkoak antolatuko ditugu ekainean, goizeko 9:00etatik 13:00etara, Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian (944.30.47.34/lauaxeta@aek.org).

Izena emateko epea maiatzaren 27ra arte daukagu zabalik, beraz, ez utzi pasatzen eta hurbil zaitez!

uda batxilergoa

Udako barnetegi eskaintza zabala AEKren esketik

Badator uda eta AEK-k bere barnetegietan gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Gustu guztietarako barnetegia topa dezakezu: euskaraz bizi nahi duten gurasoentzat familia barnetegia, kirola eta natura gustuko dituztenentzat barnetegi ibiltaria, oinez, zein bizikletaz, …

Zuretzat egokia den aukera egin eta Uribe Kostako AEK-ko edozein euskaltegitan izena eman!

Udakoa. Ibiltariak. Bizikletaz Udakoa.Ibiltariak.OinezUdakoa. Familia barnetegia

 

Eskutik eskura: kontserba loteen kanpaina

11169961_1638162573086395_4030294979992509545_nNafarroa hegoaldeko uzta, eskutik eskura proposamenaren bigarren kanpaina honetan barazki menestra, potxak, pikillo piperrak (ekologikoak eta konbentzionalak), zainzuriak eta orburuak eskatzeko tartea emango dugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan, Nafarroa hegoaldekoak propio diren produktu hauek Euskal Herri osoan zabalduz.

Maiatzaren 14tik 26ra Euskal Herriko hainbat herritan banatuko den eskuorria betez ala, epe berean, gure webgunean (http://www.errigora.eus/eskutik-eskura-kontserba-loteen-kanpaina/) eskegiko dugun inprimakia betez eskatu ahal izango dira kontserba loteak.

Inprimakia betetzerakoan, produktuak Errigorak eskaintzen dituen jasotze puntuetako bat aukeratu beharko du kontsumitzaileak, eta zehaztuko zaion egutegi eta ordutegian joan beharko du jasotzera. Ordainketa loteak hartzerako orduan egin beharko da.

 

 

Mendi irteera Berbaldunen esku

Leioako Berbaldun eta Berbalagun guztientzako plan ezin hobea luzatu digutena!

MAIATZAREN 23an Bizkaiko leku magiko eta mitologiko garrantzitsuenetako bat ezagutzera joango gara, SUPELEGOR kobara, Mariren bizilekuetako batera.
Supelegor koba ITXINA mendigune karstikoan dago, pagoz jositako inguru zoragarrian.

IRTEERA LEKUA: Metro aurreko aparkalekua
IRTEERA ORDUA: 9:00

Animatzen bazarete, deitu zenbaki honetara 688850129
edo bidali mezua helbide honetara berbaldun.leioa@gmail.com
(zehaztu autoa eraman ahal duzuen)

11008453_440417619451185_2428113049027914795_n

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

EGIN DAIGUN LEIOA EUSKAHALDUNA!!!!

Abian da AEKren udako matrikula kanpaina

Tenperaturak gora egin ahala, uda gertu daukagula ohartzen gara eta Euskal Herriko AEK-k abian jarri du bere udako matrikulazio kanpaina. Eskaintza zabala eta gustu guztietakoa AEK-k udan ere euskahalduntzeko egiten diguna!!!

Ikastaro trinkoak, barnetegiak (familiarekin gozatzeko, oinez zein bizizkletaz naturaz disfrutatzeko … ), on-line ikastaroak … Informazio gehiago eta izen ematea Uribe Kostako AEK-ko edozein euskaltegitan.

Udakoa-zentrala

ArgIHIzkiak lehiaketan parte hartzeko epea maitzaren 15era arte

argihizkiak_kartela_20151Aurten ere Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta HIRUKA komunikazio-taldeak argazkietan oinarritutako testu laburren IV. ArgIHIzkiak lehiaketa martxan jarri dute.

ArgIHIzkiak Uribe Kostako literatura-lehiaketa da, euskaraz. Testu laburrak idatzi beharko dira argazki batzuetan oinarrituta. “Argazki”, “erretratu”, “potret” edo “fotografia” hitzak erabiltzen ditugu euskaldunok grezieraren “photos” (argia) eta “graphis” (marrazkia, idazkera) hitzekin sortutako “fotografia” hitza adierazteko. “Argiarekin marraztea edo idaztea” da, beraz, “fotografia” hitzaren jatorrizko esanahia. Lehiaketak bi helburu lortu nahi ditu: alde batetik, jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea; eta, bestetik, Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea.

Oinarriak eta informazio guztia, non?
www.egizu.eus/literatura/argi-hizkiak                                                                                               www.argihizkiak.com
argi.hizkiak@gmail.com
685 73 29 63