Monthly Archives: June 2015

Laguna euskaltegira ekartzeak saria dauka

zozketa1Zuk euskara praktikoa, norekin? ekimenaren bidez, 15/16 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-k ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean. Funtzionamendua oso erreza da!

AEK-ko ikaslea zara? Nahi adina lagun proposa dezakezu, galdetegi HAU beteta. Nahi beste aldiz bete dezakezue. Lagun ezberdinak proposatuta, jakina!

Ezagutzen duzu AEK-ko ikasleren bat? Esaiozu zure izena proposatzeko, eta zorte on!

Jasotzen ditugun izen guztien artean 15/16 ikasturterako matrikula bat zozkatuko dugu. Era berean, sariduna gonbidatu duen ikasleak% 50eko beherapena izango du 15/16 ikasturteko matrikulan. Proposamenak irailaren 23a arte jasoko dira eta saridunaren berri irailaren 28an emango dugu.

Animatu lagunak, senideak, lankideak… euskaltegira matrikulatzera eta euskara praktikoa ikastera/lantzera!!

– See more at: http://www.aek.eus/index.php/eu/1360-laguna-euskaltegira-ekartzeak-saria-dauka#sthash.4KfvNbgB.dpuf

Egiten duguna garelako… udan ere euskahaldun!

PosterrraEkainaren 6an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan hainbat euskahaldun elkartu ziren. Lagun hauek AEKren euskaltegietan ekin zioten euskalduntze prozesuari eta egun, euskaldunak dira. Nahi baduzu, zu ere euskaldundu zaitezke. Uda oso une egokia da euskara ikasten hasteko edota ikastuertean zehar ikasitako praktikan jartzeko. Abentura honetan, AEK-k  zure bidelaguna izan nahi du eta hori dela eta, askotariko barnetegiak, ikastaro trinkoak eta on-line ikastaroak jarriko ditu abian.

Euskahaldun? Sí, en un momento se nuestras de vidas hemos decidido ponernos manos a las obra. Tomamos posición, alzamos la mano, y nos mojamos: hemos decidido aprender euskara y hoy en día somos euskaldunes. Hemos sido capaces. Tú también puedes franquear la puerta y tomar posición. Si quieres lo conseguirás. Somos aquello que hacemos.

Euskahalduna? Bai, une hartan ekitea erabaki nuen; eskua altxatu, planzan tokia hartu, busti: euskara ikastea erabaki nuen, eta gaur egun euskalduna naiz, gai izan naiz. Kontua ekitea da. Izatea ekitea da. Egiten dudana naiz.

Dagoeneko Lauaxeta AEK euskaltegian jaso daitezke kontserba loteak

ZORIONAKKK. Kontserba loteen kanpainak ere askotarako eman du.
Iazko 50.000 kontserba ontziak ia bikoiztu egin ditugu.
90.000 Kontserba ontzi elikadura burujabetzaren bidean. Merkaturatze modu berria herritik eta herrirako. Bertako ekoizpenaren inguruko aliantza berriak, auzolana, euskara…
Bidea egiten ari gara, eutsi goiari!
Erribera ERRIGORA herrigara!

11350415_1645599942342658_9069418733382089258_n

AEKn euskara irakasle izateko ikastaroa

AEK-k euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaro berria, glotodidaktika ikastaroa, eskainiko du. Irailetik urrira izango da eta formatu konbinatua izango du: on-line jarduerak eta aurrez aurreko 5 eskola Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.

– Data: Irailaren 4tik urriaren 30era (aurrez aurreko eskolak: irailaren 4, 11 eta 18an, urriaren 9an).

– Ordutegia: 9:00etatik 13:30era.glotodidatik

– Prezioa: 450 €

– Matrikulazio epea: ekainaren 26ra arte

– Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.org

Pasatu euskararen lekukoa eta izan euskara irakasle AEKn!

Ekainaren 6a: euskahaldunon hitzordua!

19.Korrika arrakastatsua pasa ondoren, beharrezkoa ikusten dugu Korrikaren mezua hedatzen jarraitzea; hori dela eta, euskahaldun kontzeptuaren barruan dagoen ideia bat azpimarratu nahi dugu: euskahalduntzearena, alegia, euskara jakin ez, ahaldundu, eta euskara ikastea lortu duzuenon indarra, hain zuzen ere.

Euskahaldunok hartutako erabakia eta egindako ibilbidea nabarmendu nahi ditugu, bereziki oraindik bide hori egin ez duten euskaltzale erdaldunen aurrean. Rol garrantzitsua jokatzen duzue euskara ikasi eta euskaraz bizitzeko gai zaretenok.

Beraz, ekainaren 6an, ideia hau indartzeko talde-argazki handia egin nahi dugu zuekin, euskahaldunokin, Hegoaldeko hiriburuetan.

Zu bertan egotea nahi dugu. Hementxe hitzorduak:                                    gugara

 

Bilbon, Arriagan, 11:30ean
Donostian, kaian -Portaletak-, 11:30ean
Iruñean, Alde Zaharrean -Zaldi Zurian, 11:30ean
Gasteizen, Galizia kalean (Aranako txosna-gunea), 12:30ean

 

 

Euskahalduna? Bai, une hartan ekitea erabaki nuen; eskua altxatu, plazan tokia hartu, busti: euskara ikastea erabaki nuen, eta gaur egun euskalduna naiz, gai izan naiz. Kontua ekitea da. Izatea ekitea da. Egiten dudana naiz.