Monthly Archives: October 2015

ERRIGORA: … euskarari puxka!

“Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpainari hasiera emateko  aurkezpena egin da gaur (urriak 20),  Iruñeko Katakrak liburudendan.  Bertan, AEK, Sortzen, Ikastolen Elkartea, Zazpiak Bat, Errigora elkarteen ordezkariak eta ekoizleak elkartu dira.

50 €-ren truke Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu; kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak. Merkatuko prezio berean, baina desberdintasun nabarmen batekin: %25 euskarari bideratuko zaio, herritar askoren lan bolondresari esker. Aurten bildutako dirua 3 proiektu zehatzetara bideratuko da:

· Lodosako Ibaialde eta Vianako Erentzun ikastola: bizirik irauteko ezinbesteko duten elkartasun ekonomikoa indartzera.
· Erriberako AEK: Egoera ekonomikoa arintzera, beka fondoa handitu eta zabaltzera eta sustapen kanpaina bat garatzera.
· D eredua Nafarroa osora zabaltzea bilatzen duten ekimenetara.

Bihartik aurrera eta azaroaren 6a bitartean zure saskia Uribe Kostako AEKren euskaltegietan eska dezakezu.

Hartu eta eman… eta euskarari puzka!

puzka15kartela

Azken egunak C2 prestatzeko ikastaroan izena emateko

4mailaIkasturte honetan C2(4.maila) prestatzeko ikastaroa antolatu du Uribe Kostako AEK-k. Ikastaroa bitan banatzen da: aurrez aurrekoa eta tutoretzak. Aurrez aurreko saioak proiektuaren aurkezpen eta azalpenetarako, zehaztutako edukiak lantzeko eta egiaztatze-probak prestatzeko erabiliko dira. Saio hauek astean bi egunetako modulazioan planteazen dira: astearte eta ostegunetan (goizez 9:00-12:00 eta arratsaldez 17:00-20:00 ordutegian.)

Oraindik izena emateko denbora dago ikastaroaren hasiera eguna urriaren 13a izango delako.

Matrikula egiteko goian agertzen den telefonora dei dezakezue.

2.deialdiko mintzamen proba prestatzeko ikastaro laburra

HABEren azterketetako 2.deialdiko ahozko proba egin behar duten ikasleentzat ikastaro berezia hasiko da datorren astelehenean.

mintza

C2(4.maila) prestatzeko matrikula zabalik

Ikasturte honetan C2(4.maila) prestatzeko ikastaroa antolatu du Uribe Kostako AEK-k. Ikastaroa bitan banatzen da: aurrez aurrekoa eta tutoretzak. Aurrez aurreko saioak proiektuaren aurkezpen eta azalpenetarako, zehaztutako edukiak lantzeko eta egiaztatze-probak prestatzeko erabiliko dira. Saio hauek astean bi egunetako modulazioan planteazen dira: astearte eta ostegunetan (goizez 9:00-12:00 eta arratsaldez 17:00-20:00 ordutegian.)

Oraindik izena emateko denbora dago ikastaroaren hasiera eguna urriaren 13a izango delako.

Matrikula egiteko behean agertzen den telefonora dei dezakezue.

4maila