Monthly Archives: November 2015

Errigora saskiak dagoeneko euskaltegietan

Heldu dira! Errigoraren saskiak AEKren euskaltegietan daude!

Bihartik aurrera eskatutako saskien bila pasa zaitezkete Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegitik (Iparbide 6-Algorta)

Gure ordutegia:
goizez 9:00-13:30
arratsaldez 16:00-20:00(ostiraletan izan ezik)

Eskerrik asko saskia erosi duzuen guzti-guztioi! Mila esker Nafarroa hegoaldeko ekoizpenari eta bertako euskalgintzari bultzada emateagatik! Mila esker hartu eta emateagatik!

12250065_1167597949935747_7786527775760206200_n

AEKn euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroa, online

AEK-k euskara ir11206039_1053908101304733_3651693216266372940_nakasle izateko oinarrizko ikastaroa, glotodidaktika ikastaroa, eskainiko du urtarriletik ekainera bitartean. Ikastaroa online izango da.

– Data: urtarrilaren 11tik maiatzaren 27ra.

– Prezioa: 450 €

-On line lana: 2’5 ordu egunero

– Matrikulazio epea: abenduaren 11ra arte

– Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.org

Ikastaroetako partaideak AEKren beharren arabera onartuko dira. Ikastaroan onartua izateko, matrikula kudeatzailearen onarpena jaso behar da e-postaz. Lehentasuna izango dute gurekin lan egin nahi duten pertsonek, eta lan egiteko homologarriak direnak: diplomatua, lizentziatua edo unibertsitateko gradua, eta EGAduna (edo baliokidea).

 

Urtarrileko trinkoetan izena emateko epea zabalik

Dagoeneko zabalik dago Uribe Kostako AEK-k urtarriletik aurrera eskainiko dituen trinkoetan izena emateko epea. Informazioa jasotzeko edozein euskaltegitara hurbil zaitezke abenduaren 18ra arte.

trinkoa urt-mrt