Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Leioan apirilaren 16an Euskaraz Egun Osoz!

kartel orokorraLeioako Egun On dinamikak horixe bera esan zigun abenduaren 3an txapa bat jantziz eta oraingo honetan Egun Osoz esan nahi digute Leioan eremu guztietan euskaraz bizi daitekeela erakutsiz.

Horretarako gure egunerokotasunaren eremu ezberdinetan euskaraz bizitzeko aukera emango digute apirilaren 16an Ikeabarri plazan eta J.M. Barandiaran institutuan burutuko diren ekintzen bitartez. Goizeko 11:30etik abiatuta egun osoko egitaraua prestatu digute dinamikaren lagunek: euskara eskolak, kirolaren arlo ezberdinak (zumba, pilota …), jolasak, dantzak …

Baina, duda barik, eguneko ekitaldi nagusia abenduaren 3an aurkeztu ziguten Konpromiso Liburuak beteko du. Leioako hainbat taldek (kultura, kirola, aisia, elkarteak, klubak, batzordeak …) euskararekiko hartuko duten konpromisoa jakinaraziko digute eta liburuan idatziko dute. Hori 13:30ean izango da Ikeabarri plazan egongo den kioskoan.

bazkaria

 

Eta egun osoko egitarauari aurre egin ahal izateko paella erraldoia eskainiko digute J.M.barandiaran institutuko patioan 15.00etatik aurrera.

Beraz, ederra da apirilaren 16rako ematen diguten euskaraz eta euskara gozatzeko aukera. APROBETXATU eta HURBILDU!

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude