EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

AHIZEk Laudioko merkatari, ostalari eta zerbitzu-enpresentzako euskara plana gauzatzeko proiektuaren baitan hainbat kanpaina antolatzen ditu. Horietako bat ostiralean (hilak 3) aurkeztu zen: Erosi Laudion eta egin argazkia euskarari lehiaketa.

Lehiaketan II. edizioa abian da, aurten hainbat berritasunekin. Parte hartzeko, ARGAZKIA egin beharko zaio Laudion merkataritza edo ostalaritza eta euskara hobekien lotzen dituenari, eta WhatsAppez bidali 662 303 756 telefono-zenbakira.

Azaroaren 2tik 20ra bitarteko epea dago argazkiak egiteko eta bidaltzeko; ondoren, euskara- eta argazkilaritza-adituek osaturiko epaimahai batek 15 aukeratuko ditu, zeinak facebook.com/LaudiokomozEuskaraz/ gunean jarriko diren nahi duenak gustukoena bozkatzeko, azaroaren 22tik 30era.

Era berean, BERRIAlaguna diren dendetan eta tabernetan erosketa eginda eta txartel bat beteta, herritarrek 1.000 €-ko txeke baten zozketan parte hartu ahal izango dute. Oraingoan, establezimenduek ere saria izango dute: Berrian 500 € publizitatean hizkuntza-paisaian euskararen presentzia nabarmentzen duenarentzat.

Abenduaren 1ean, epaimahaiak boto gehien lortu dituen argazkia irabazle izendatuko du, eta Facebooken argazkiak bozkatu dituztenen artean zozketa egingo du. Arratsaldean, bertso-saioan, BERRIAlagunari dagokion 1.000 €-ko txekearen zozketa eta sari-banaketa egingo dira, zuzenean.

Lehiaketaren inguruko informazio zehatza eskuratu nahi izanez gero, oinarriak hemen dituzu: Laudiokomoz.blogspot.com eta Laudio Udaleko web-orrian

 

    • Lanbide Heziketako praktikak euskaraz

      Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarinek gidatuta, martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasleek formazio-motibazio saioa izan dute Errenteriako Don Bosco Institutuan....

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!

      Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul Perez Martinezi...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Euskaraz praktikatu nahi?

      Euskaraz praktikatu nahi?Dagoeneko, mintzapraktika programetan izena emateko epea zabalik da. Aurten ere, AEKren Praktikatu zerbitzutik hainbat aukera eskaini nahi dizkizugu: astean behin mintzataldean elkartu eta lasai...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>