Atzo (abenduak 4) banatu zituzten Laudioko udalak, Ahize hizkuntza aholkularitzak eta Berriak antolatutako Erosi Laudion eta egin argazkia euskarari kanpainako sariak.

Bertan sari hauek banatu dituzte:

- Argazki onenari saria: Leire Urquijo. Argazki kamera, 200 euro Laudioko komertzioean gastatzeko eta Berriaren asteburuko harpidetza irabazi ditu.
- Bozkatu dutenen artean egindako zozketaren irabazlea: Cristina Molina. 100 euro Laudioko komertzioean gastatzeko eta Berriaren asteburuko harpidetza irabazi ditu.
- Laudioko Berrialagun diren dendetan 1.000 euro gastatzeko txekea, Inmaculada Mendietak irabazi du.
- 500 euro Berria egunkarian publizitatean gastatzeko saria Irrintzi Euskal Jantzi dendak irabazi du.

Argazkian, Natxo Urkixo Laudioko alkatea, Felix Mugurutza Laudioko euskara teknikaria, Arrate Arbaitza Ahizeko teknikaria eta Andoni Alvarez Berrialaguna arduraduna ageri dira irabazleetako batzuekin batera.

    • KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!

      KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!Egunak zenbatzen dituen horietako bat zara? Azazkalik gabe, urduritasunak urduritasunez? Edozein makil altxatzen duzu, lekukoa izango balitz? Lasai! Itxaronaldia leuntzeko, sendabide itzel batekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>