Berriki izan dira bai Nafarroaren Eguna bai Euskararen Nazioarteko Eguna, egun berean bat egiten duten bi ospakizunak. Gaur azpimarratu nahi dugun berrian ere bat egiten dute Nafarroak berak eta euskarak. Izan ere, aurreko asteetan, AHIZE-AEK hizkuntza-aholkularitza zerbitzuan Nafarroako Parlamentuaren euskara-plana diseinatzen hasi ginen: “Hizkuntza-kudeaketa hobetzeko plana”, 2017-2020 epealdirako.

Euskararen normalizazioaren ikuspegitik, biziki pozgarria da goi-mailako erakunde honek halako urratsak ematea; azken batean, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako herria ordezkatzen du, eta honek hautatua da. Gainera, abian jarritako euskara-plana ez da Parlamentuan azken bi urteotan ezarri den neurri bakarra. Hemen iragarri genuen bezala, Parlamentuko hainbat partaide euskara-eskolak jasotzen ari dira; zehazki, 2017-2018 ikasturte honetan, hiru taldetan ari dira euskara ikasten, AEK-ko irakasleen eskutik.

  • << < 1 2 3 4 5 > >>